118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

156/2005 Foru Agindua, irailaren 23koa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan arituko diren izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 13an 279/2001 Foru Agindua eman zuen. Foru agindu horretan agindu zen Irakasle Ez-unibertsitarioen Mahai Sektorialean sinaturiko "Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna" argitara ematea. VI. puntuko 4. idatz-zatian, irakasle ez-unibertsitarioen aldi baterako kontratazioa arautzeko printzipioak biltzen dira, eta bertan ezartzen da prozedura honek balioa ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak indarra duen bitartean izanen duela.

Itun hori betetzeko, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 23an emandako 395/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak. Foru agindu hori aldatu zuen Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 24an emandako 497/2002 Foru Aginduak.

2004ko otsailaren 28an argitaratu zen otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretua. Errege dekretu horretan hezkuntza sistemako eskola irakaskuntza ematen duten irakasleen kidegoetan eta hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan ingresatu, sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi zen.

Kontuan hartuz Itun horretan aldi baterako kontratazioen gainean erabaki zena, nahitaezkoa da gai honen gaineko araudi erregulatzailea aldatzea, alderdi berriak ezarriz aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrenden kudeaketaren eraginkortasuna hobetzen ahalegintzeko. Eta aldi berean, azkarrago erantzun ahal izateko ikastetxe publikoen beharrei.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra._Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrenden kudeaketa honako arau hauei jarraituz eginen da:

A R A U A K

Lehenbizikoa._Arau orokorra.

Foru agindu honen helburua da aldi baterako kontratazioaren bidez lanpostuak betetzeko prozedura erregulatzea, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakaskuntza ez-unibertsitarioan aldi baterako kontratuarekin lanean aritzeko izangai zerrendak kudeatzea eta erregulatzea.

Hezkuntza Departamentuak, beharra eta premia badu, kontratatu ahal izanen ditu irakasleak irakaskuntzan sortu diren lanpostu beharrak aldi baterako betetzeko, eta hala behar denean, lanpostu bateko titularraren ordezkapenak egiteko.

Erabiliko den kontratu modalitatea kontratu administratiboa izanen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88. artikuluarekin eta hurrengo artikuluekin bat. Lanpostua bitartekotasunez betetzea bertan behera geldituko da betiere dagokion ikasturtea bukatzen denean.

Hezkuntza Departamentuak irakasle lanpostuen aldi baterako kontratazioa egiteko izangaien zerrenda bakarra izanen du oinarri, espezialitate bakoitzerako eta hizkuntza bakoitzerako, irakaskuntzako ondoko kidego bakoitzean:

_Maisu-maistrak.

_Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

_Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

_Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak.

_Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

_Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

_Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer maisuak.

Salbuespen gisa, espezialitate eta hizkuntza bateko zerrendak erabili ahal izanen dira hurbileko espezialitate bati dagozkion irakasle lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko.

Modu horretan lanpostuaren esleipendun liratekeen izangaiei, kontratatuak izan diren espezialitatearen eta hizkuntzaren zerbitzuak hartuko zaizkie kontuan.

Zerrenda horietako kide izan gabe kontratatu diren izangaiak zerrendan sartuko dira, eta merezimenduetarako epea merezimendu lehiaketarako azken deialdian ezarritakoa izanen da.

Bigarrena._Izangaien betebeharrak.

1._Guztientzako betebeharrak:

a) Espainiar herritarra izatea edo Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra.

Espainiar herritarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek ere hartzen ahalko dute parte, edozein delarik haien herritartasuna, eta, kasuan kasuko itunak hala xedatzen duenean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea dagokiekeen estatuetako langileen ezkontideek ere bai, baldin eta zuzenbidearen arabera bereiziak ez badira. Halaber, baldintza beretan haien eta haien ezkontideen ondorengoek ere hartzen ahalko dute parte, 21 urtetik beheitikoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

Espainiar herritartasunik ez badute, izangaiek gaztelania maila zehazteko proba bat egin beharko dute, baldin eta ez badute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diploma, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua.

b) 18 urte beteak izatea eta, eskuarki, erretiroa hartzeko ezarritako adinetik gora ez izatea.

c) Irakaslanarekin bateraezinak diren gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplinazko espediente bidez edozein administrazio publikotatik bereizia ez izana eta funtzio publikoan aritzeko ezgaitua ez egotea.

e) Espainiar herritartasuna ez duten izangaiek egiaztatu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela, bai eta espezialitate bakoitzerako Hezkuntza Departamentuak onartuko dituen deialdietan eskatuko duen titulua homologatua edo baliokidea dela ere.

f) Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendatik, sartu nahi duen beretik, ez dela baztertua izan, kontratu administratiboa deuseztatu zaiolako lanposturako gaitasunik edo moldagarritasunik erakutsi ez duelako, Hamaikagarren oinarrian zehazten denarekin bat.

2._Titulazio betebeharrak.

2.1. Titulazio akademikoa.

a) Maisu-maistren kidegokoak diren espezialitateetako zerrendetan parte hartzeko, kontratudungaiek Maisu-Maistren, OHOko diplomadunen edo Lehen Irakaskuntzako Maisu-Maistren titulua eduki beharko dute.

b) Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako berariazko espezialitateei dagozkien zerrendetan parte hartzeko, kontratudungaiek doktore, ingeniari, arkitekto, edo lizentziadun titulua, edo irakaslanerako baliokidea dena izan beharko dute.

c) Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer maisuen kidegoko berariazko espezialitateei dagozkien zerrendetan parte hartzeko, kontrataziorako izangaiek diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua, edo irakaslanerako baliokidea dena izan beharko dute.

Aurreko ataletan aipatzen diren titulazio betebehar orokorrez gain, kontratudungaiek berariazko titulazioak ere izan beharko dituzte espezialitate bakoitzerako. Foru Agindu honen I. eranskinean zehazten dira horiek.

2.2. Euskara titulua.

Euskarazko lanpostuetan aritzeko izangai zerrendetan sartzeko, zein ere den eskatu d(ir)en espezialitate(eta)ko kidegoa, EGA edo balio bereko titulu bat izan beharko du izangaiak. Hala ere, titulu hori izan ez eta lanpostu horietan aritu nahi dutenek, proba bat gainditu beharko dute, finkatzeko behar adinako maila duten ala ez. Proba horren edukia eta ezaugarriak Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak finkatuko ditu. Proba gainditzen duten izangaiak EGA edo balio bereko beste titulu baten jabe direnen zerrenda berean sartuko dira, baina haien ondoren.

2.3. Hizkuntzetakoak ez diren espezialitateetan, atzerriko hizkuntzan ikastorduak eman behar direnean eskatzen den titulazioa.

Hizkuntzetakoak ez diren espezialitateetako lanpostu hutsak betetzeko, horietan atzerriko hizkuntzaren batean ikastorduak eman behar direnean, eskaintzen den espezialitateko zerrenda osatzen duten pertsonek, Hizkuntza Eskola Ofizialeko Goi Mailako titulazioa beharko dute hizkuntza horretan, foru agindu honen I. Eranskinean hizkuntzetako espezialitateak eman ahal izateko ezarritako tituluetatik, edo horien baliokideetatik.

Gisa berean, lanpostu huts horiek hautatzeko zerrendetan gaituak izanen dira hizkuntzetako zerrendetako kide ere badiren kontratudungaiek.

Hala ere, titulazio hori izan ez eta lanpostu horiek hartu nahi dituztenek ezagutza proba bat gainditu beharko dute. Proba horren ezagutza, edukia eta ezaugarriak Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak zehaztuko ditu.

Gaitzea interesatuak hala eskatuta eginen da, dagozkion deialdietan ezarritako moduan.

Arau honetan aipatzen diren betebehar guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira eta Administrazioak zerbitzu ematen hasteko deitzen duen unera arte izan behar dira, baita kontratuduna zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.

Hirugarrena._Izangai berriak sartzea.

1. Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketa deitu ahal izanen du ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan aldi baterako kontrataziorako izangai berriak sartzeko, kontratazio beharrak izan ditzakeen espezialitate eta hizkuntzari dagozkion zerrendetan.

Gisa berean, premiazkoa bada, eskaturiko betebeharrak betetzen dituzten enplegu eskatzaileen zerrenda eskatu ahal izanen dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, edo kontrataziorako izangai berriak onartu ahal izanen ditu. Deialdi horretako oinarriak Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan jarriko dira jendaurrean eta aurretik prentsan iragarriko dira.

2. Merezimendu lehiaketa publikoa egiten bada, kontratazioa eginen da hautagaiak berrantolatu ondoren. Horiei foru agindu honekin bat datorren II. eranskinean ezarritako merezimendu baremoa aplikatuko zaie.

Ikasturtean zehar zerrendaren batetik baztertu izan diren izangaiek parte hartzen badute izangai berriak sartzeko ondoko ikasturteko deialdian, dagokien zerrendan sartuko dira, zerrenda horretan puntuazio txikiena duen izangaiaren ondoren. Posizio hori izanen dute ikasturte batean zehar.

Zerrenda bereko izangai baztertuak, ondoko ikasturtean izangai berriak sartzeko deialdian parte hartzen dutenean, horiek berrantolatuko dira foru agindu honen II. eranskinean ezarritako merezimendu baremoa aplikatuz.

Kontratazioak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez egiten direnean, Zerbitzuak berak igorritako zerrendetan ezarritako antzinatasun ordenaren arabera eginen dira.

Prentsan egindako iragarki-deialditik datozen pertsonak, kontratatu baino lehenago, foru agindu honetako II. eranskinean ezarritako merezimendu baremoaren arabera ordenatuko dira. Merezimenduen epea ixteko, merezimendu lehiaketen azken deialdia hartuko da kontuan. Hala behar denean, dagokion deialdiko oinarrian ezarritako merezimenduak balioesteko sortuko den batzordeak ordenatuko ditu izangaiak.

3. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez kontrataturiko pertsonek foru agindu honen II. eranskinean aipatzen diren merezimenduak frogatzeko dokumentazioa aurkeztu ahal izanen dute, kontratatu eta hurrengo egunetik hasita hogei egun naturaleko epean.

4. Prentsako deialdien bidez kontrataturiko pertsonek dokumentazio hori aurkeztu beharko dute kontratazioa egin baino lehen, horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuak emanen duen epean.

5. Nafarroako Enplegu Zerbitzutik datozen zerrendek urtebeteko iraunaldia izanen dute.

Laugarrena._Parte hartzeko eskabideak.

1. Hezkuntza Departamentuak aurrerakoan aldi baterako kontrataziorako izangai berriak hartzeko onesten dituen deialdietan, interesatuek aditzera eman beharko dute parte hartzeko eskaeretan zer espezialitate eskatzen den edo diren, eta bai zein hizkuntzatan (gaztelania ala euskara) ere.

2. Izangai berriek zilegi izanen dute parte hartzeko eskaeran harremanetarako bi telefono jartzea, gehienez, departamentuak erraz aurkitu eta deitu ahal izateko; zilegi izanen da telefono zenbaki horiek nahi duten guztietan aldatzea, hartarako Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eskaera bidalita.

Bosgarrena._Izangaiak berrantolatzea.

1. Ikasturteko lehen hiruhilekoan, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketarako deia egin ahal izanen du, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan dauden izangaiek beren merezimenduak eguneratzeko.

Hartarako, izangaiek zilegi izanen dute, onesten diren deialdietan ezarri epean, foru agindu honen II. eranskineko baremoak aipatzen dituen merezimenduak frogatzeko dokumentazioa aurkeztea, kasuko espezialitate eta hizkuntzari dagokion azkeneko berrantolatze-deialdian merezimenduak konputatu diren egunaren biharamunetik hasi eta deialdiaren aurreko abuztuaren 31rik hurbilenera arte.

2. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestatu zerrendetan ageri direlako edo prentsan argitaraturiko deialdi batean parte hartu dutelako lanpostu bat esleitu zaien izangaiak, zerrendetan sartuko dituzte, zein bere espezialitate eta hizkuntzan, beti ere Foru Agindu honen hamaikagarren oinarrian aurrez ikusten den prozeduran txosten negatiborik izan ez badute.

3. Euskarazko lanpostuetan aldi baterako kontratupean ari diren izangaiak EGA edo balio bereko titulurik edo HEOko Goi Mailako titulurik gabe ageri badira zerrendetan baina zerrendetan sartuz geroztik titulu hori beretu badute, zilegi izanen dute tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztea Hezkuntza Departamentuak deialdietan hartarako ezartzen duen epean, merezimendu leihaketa publikoa egin izan den zerrendetan, eta horren arabera berrantolatuko dira titulazio hori duten kasuko espezialitateko gainerako izangaiekin.

4. Ikasturte hasieran lanpostu hutsak esleitu baino lehenago argitaratuko da berrantolaketa.

Seigarrena._Izangaien zerrendak.

1. Irizpide orokorra.

Bitarteko langileen hautaketa merezimendu balioespenaren bidez eginen da. Izangaiak foru agindu honen II. eranskineko baremoa aplikaturik lortzen duten puntuazioaren arabera sartuko dira espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko zerrendan.

Merezimendu baremoko I. II. eta IV. atalengatik izangaiei dagokien puntuazioa Giza Baliabideen Zerbitzuko langileek emanen dute. Baremoaren III. atalean aurkezturiko merezimenduen balioespena Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak edota Lanbide Heziketaren Zerbitzuak proposaturiko organoak edo organoek eginen dute.

2. Euskaraz ematen diren espezialitateei eta euskarako espezialitateari dagozkien zerrendak.

Hala ere, euskarazko titulazioa atalean xedaturikoarekin bat, euskaraz ematen diren espezialitateei eta euskal hizkuntzako espezialitateari dagokienez, oinarri horretan aurrez ikusitako proba gainditzen duten izangaiak EGA titulua edo baliokidea dutenen ondoren ordenatuko dira.

3. Hizkuntzetakoak ez diren espezialitateetako plazak, horietan orduak atzerriko hizkuntza batean eman behar direnean.

Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetakoak diren hizkuntza-espezialitateetatik bestelakoetako zerrendetan, aipamen bat eginen zaie hizkuntzetakoak ez diren espezialitateetako lanpostuetan orduak atzerriko hizkuntza batean emateko, foru agindu honetako bigarren oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonei. Kontratazioa dagokion zerrendako lehentasun ordenaren arabera eginen da.

4. Lanbide Heziketako berariazko zerrendak.

Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du gaitasun probak gainditu beharra ezartzea, izangai berriak onartzeko hurrengo deialdietan zehaztuko diren espezialitateetan.

Espezialitate jakin batzuetan, Hezkuntza Departamentuak profil bereziak edo sartzeko baldintza bereziak ezarri ahal izanen ditu. Izangai bat espezialitate edo profil horietan sartua izateko, gaiaren ezagutza eskatuko da. Horretarako, profil horretako 6 hilabeteko lan esperientzia egiaztatua frogatu beharko da edota profil horretara egokituriko prestakuntza berariazkoaren 200 ordu gutxienez. Prestakuntza horretan, ikasketetan jasotako prestakuntza berariazkoa sartu ahal izanen da.

Espezialitateari edo profilari loturiko prestakuntza berariazkoa frogatzeko, ziurtagiria aurkeztuko da, hezkuntza administrazioek, unibertsitateek emana, edo irabazi asmorik gabeko bestelako erakundeek, baldin eta hezkuntza administrazioekin lankidetza hitzarmenak badituzte. Ikasketa espedienteak ere balioko du froga gisa, espezialitatearekin loturiko irakasgaian emandako kreditu kopurua azaltzen bada.

Laneko esperientzia edo irakasle esperientzia Gizarte Segurantzako eta enpresako kotizazioaren ziurtagiriaren bidez frogatuko da. Ziurtagiri horretan argi zehaztu beharko da egin den lan mota, eta horri dagozkion kontratuak.

5. Musika ikasketak emateko zerrenda berariazkoak.

Hezkuntza Departamentuak ezagutza probak gainditzeko beharra ezarri ahal izanen du, eskolak emateko Musikako Goi Mailan eta berariaz Musikako Erdi Mailakoak diren espezialitateetan.

6. Berdinketak hausteko irizpideak.

Izangaien zerrenda batean berdinketarik izaten bada, foru agindu honetan onarturiko baremoko ataletan ateratako puntuaziorik handiena hartuko da aintzat, bertan ageri diren hurrenkeran, bata bestearen ondotik. Berdinketak halere irauten badu, azpiataletan ateratako puntuazioa hartuko da aintzat, baremoan ageri diren hurrenkeran hartuta haiek ere. Atalen kasuan, aintzat hartzen den puntuazioa ez da inoiz izanen atal bakoitzari baremoak ematen dion puntuaziorik handiena baino gehiagokoa.

Baremoko azpiataletako puntuazioa kontuan hartu behar izaten bada, haietako bakoitzean izandako puntuazio osotarakoa hartuko da aintzat.

Hala behartzen bada, eta berdinketa hausteko azken irizpidetzat, ikasketen espedienteko batez besteko nota hartuko da eta lehen deituraren hurrenkera alfabetikoa eta hala behartzen bada bigarrenarena (kontuan harturik zozketa bat eginen dela Giza Baliabideen Zerbitzuan finkatzeko zer letratatik hasiko den kontatzen).

Zazpigarrena._Burutza izendapenak dituzten edo zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleenak diren lanpostuen eskaintza.

Hezkuntza Departamentuak urtero eskainiko du bulegoburutzak edo atalburutzak dituzten edo zerbitzu eginkizun jakinak dituzten pertsonei dagozkien lanpostu hutsen zerrenda. Lanpostu horiek gehienez ere hiru ikasturtetan zehar hartu ahal izanen dituzte behin-behineko irakasleek, lehenago eskaini eta gero destinoa itxaroteko egoeran dauden funtzionarioei, irakastordu aski ez dituztelako lekuz aldatu dituztenei, behin-behineko egoeran daudenei, edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudenei. Lanpostu huts horietakoren bat hartu nahi duten pertsonek lanpostu horiek galdu ahal izanen dituzte lehenbiziko ikasturtetik aurrera, lanpostua behar izaten bada aurreko puntuan aipaturiko funtzionarioei destinoa emateko, edo lanpostu horren titularra itzultzen bada behin betiko destinoa duen lanpostura.

Lanpostu huts horietakoren bat hartu nahi duten izangaiek, lanpostu berri bat hartzeko eskubidea galduko dute ondoko bi ikasturteetan, jendaurreko ekitaldian, salbu eta betetzen ari diren lanpostu hutsa beharrezkoa bada funtzionario bati destinoa emateko edo titularra bere lanpostura itzultzen bada.

Zortzigarrena._Izangaiei deia.

1. Irakasleak kontratatzeko beharrak betetzeko ikasturte bakoitzaren hasieran deituko zaie izangaiei. Deia prentsan iragarriko da eta lanpostuen hautaketa eta esleipena jendaurreko ekitaldian eginen da, edo hala behar denean, Hezkuntza Departamentuak zehazturiko prozedura erabiliz.

Arrazoi justifikatuak tarteko, izangaiak ezin badu lanpostu hutsak esleitzeko jendaurreko ekitaldian bertaratu, berak baimendutako pertsona batek ordezkatu ahal izanen du. Ordezkari horrek bere burua identifikatu beharko du Nortasun Agiri Nazionala eta dagokion baimena aurkeztuz.

Ikasturtean zehar sorturiko beharrizanak betetzeko, izangaiei espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko zerrendetan duten lehentasun-ordenaren arabera deituko zaie, banaka edo horretarako zehazten den prozedura erabiliz. Dei horiek modu azkarrean eginen dira, ordezkapena ahalik eta denborarik gutxienean egin ahal izateko.

Espezialitate eta hizkuntza bati dagokion destinoaren aukeraketa ez da inola ere uzten ahalko eta ez da hurrengo deialdi batean aldatzen ahalko.

2. Araubide orokorraren salbuespenak.

1. Izangai bat dagoeneko lanpostu batean ari bada bitarteko edo ordezkapen kontratu batekin eta kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada irakasle hori bera ordezkatzeko premia, Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du lehendik ordezkapena egiten zuen izangaiari eskaintzea ordezkapena, beti ere epe horretan ez badu beste kontratu bat sinatu.

2. Izangai batek kontratu bat formalizatu duenean lanaldi partzialean, zerbitzuak eskaintzen ari den ikastetxean beharrizan berri bat sortzen bada lanaldi partzialean kontrataturiko pertsonaren espezialitatean, edo beste espezialitate batean, kontrataturiko pertsona espezialitate horretako zerrendan badago, lanaldi berri hori eskainiko zaio, baldin eta kontratazio berri horren ondorioz osotara izanen duen ordutegia bateragarria bada ordura arte esleitua zuenarekin. Kontratazioa egin aurretik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak aldeko txostena egin beharko du.

Bederatzigarrena._Lanpostuari uko egitea.

Ikasturte hasieran lanpostu hutsa edo ikasturtean zehar ordezkapenak eskaintzerik nahi ez duten izangaiek, uko hori Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazi beharko diote abuztuaren lehenbiziko hamabostaldian. Egoera hori aukeratzeko, izangaiek ez dute uko egiteko arrazoirik eman beharko. Aldez aurretiko ukoak balioa izanen du ikasturte baterako eta egoera horretan jarraitu nahi bada ondoko ikasturtean, interesatuek berriz ere jakinarazi beharko diote Giza Baliabideen Zerbitzuari ezarritako datan zerbitzurik eman nahi ez dutela.

Norberak bere kabuz uko egiteko epea bukatu ondoren, justifikaziorako balioko duten zio bakarrak honakoak izanen dira:

a) Ikasturte hasieran eskaintzen diren lanpostu hutsetarako:

_Izangaiak 3 urte baino gutxiagoko haur bat izatea bere kontu, berea izan nahiz seme-alabatzakoa, edo pertsona adintsu ezindu edo eri hilurren bat, odolbidez nahiz ezkontzaz bigarren gradurainoko ahaidea dena. Arrazoi horregatik egin bazaio uko kontratuari, ez da zilegi izanen handik hiru hilabete pasa arte beste kontraturik sinatzea.

_Izangaia aldi baterako ezintasun egoeran egotea. Horretarako behar den moduan frogatu beharko da baja jendaurreko ekitaldian.

_Lanpostu ibiltaria eskaini izatea.

_Lanaldi erdikoa baino txikiagoa den kontratua eskaini izatea.

_Kideko beste espezialitate batean lanpostua eskaini izatea.

b) Jendaurreko ekitaldian edo ikasturtean zehar eskainitako ordezkapenetarako:

Aurreko atalean aipaturikoaz gain, justifikatzeko arrazoi gisa balioko du jendaurreko ekitaldiaren ondoren urtebeteko iraunaldia baino txikiagoa duen aldi baterako kontratua izenpetu izanak.

Bi atalotan aipatzen diren egoeretakoren batean dauden izangaiek dokumentuekin eta modu frogagarrian ziurtatu beharko dituzte egoera horiek Giza Baliabideen Zerbitzuaren aurrean, uko egin duen lanpostua eskaini eta handik hasita hilabeteko epean. Kasu horretan, zerrendako postu bera mantenduko dute.

Izangaiak ez badu justifikatzeko arrazoirik, edo izanik ere epearen barruan ez badu frogatzen, kontratatua izan den zerrendatik kanpo geldituko da.

Kontratudungai bat amatasun lizentzian baldin badago, soldata jasoz nahiz jaso gabe, eskubidea izanen du deitu zaionean tokatzen zitzaion lanpostua erreserba dakion, eta lizentzia aldia bukatzen denean hartu beharko du lanpostu hori. Ez badu erreserbatu zaion lanpostua hartzen, ukoa justifikatutzat hartuko da eta ez zaio kasuko ikasturtean beste lanposturik eskainiko.

Gorago aipatu diren egoeretan dauden izangai guztiek, egoera horiek bukatzen direnean hala eman beharko dute aditzera bukatu eta bost eguneko epean. Hala egiten ez badute, ez zaie beste lanposturik eskainiko kasuko ikasturtean.

Hamargarrena._Izangaiak zerrendatik kentzea.

Deia sortu den zerrendatik kenduko dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:

a) Bertaratu ez direnak, jendaurrean lanpostuak hautatzeko eta esleitzeko ekitaldira deituak izanik, salbu eta bederatzigarren oinarrian ezarritako arrazoietakoren bat justifikatzen bada, hilabeteko epean.

b) Kontratua sinatu ez dutenak, jendaurrean edo ondoko deian esleipendunak izanik.

c) Justifikatu gabe uko egin dutenak edo utzi dutenak, behin baino ez bada ere, Hezkuntza Departamentuak eskainitako lanpostuari edo sinaturiko kontratuari.

d) Karrerako funtzionario izendatuak direnak, hezkuntza administrazioek irakasleen kidegoan sartzeko deituriko hautaketa prozeduretan. Kasu honetan, oposizio-lehiaketako fasea gainditu duten irakasleen kidegoko zerrenda guztietatik baztertuko dira.

e) Erretiroa hartzeko adina betetzea. Egoera horretan egonik, erretiratzeko adina izanik zerbitzuak ematen segitu nahi dutenek urteko luzapen eskabidea aurkeztu beharko dute Giza Baliabideen Zerbitzuan, betiere kontrataziorako izangaiak hirurogeita hamar urte bete ez baditu.

Aldian-aldian, Giza Baliabideen Zerbitzuak ebazpen bidez onartuko ditu arau honetan ezarritako egoeran diren izangai baztertuen zerrenda. Ebazpen hori, iragarri ondoren, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratuko da.

Hamaikagarrena._Kontratua gerora sorturiko arrazoiak direla-eta ebaztea, kontrataturiko langileak ez duelako gaitasunik lanpostua betetzeko edo ez delako horretan moldatzen.

Kontratua ebatzi aurretik, ikastetxeko zuzendaritzak eskatuko du Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduriko txosten arrazoitu baten bidez, lanpostua betetzeko gai ez diren edo moldakaitzak diren pertsonen kontratua ebazteko prozedura hastea.

Prozedura Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez hasiko da. Ondoren igorriko da, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera, zerbitzu horrek egin ditzan egoki irizten dituen azterketak, interesatua eta Irakasleen Batzordea entzun ondoren.

Egokiak diren jarduerak egin ondoren, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak balioespen txostena eginen du eta Giza Baliabideetako Zerbitzura igorriko du.

Txosten hori ez bada aldekoa, interesatuarekin sinaturiko kontratua ebatziko da, eta kontratatua izan den zerrendatik kanpo geldituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbizikoa._Hezkuntza Departamentuak irakasleen kidegoetan sartzeko onetsi dituen oposizio-lehiaketa bidezko deialdietan parte hartu duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendetan sartuko dira, zein espezialitate eta hizkuntzatan lehiatu diren, haietan, foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera eta, betiere, izangai horiek, hautapen prozedura hori gainditu gabe, oposizioko ariketaren bat gainditu badute.

Aipaturiko sartzea hautapen prozesuaren urte bereko ikasturtea hasi baino lehen sartuko dituzte zerrendetan, eta hautapen prozeduraren deialdiaren aurreko abuztuaren 31 arteko merezimenduak konputatuko dira, salbu prozedura horietako ariketak gainditzeari dagozkionak izan ezik, berauek Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko baititu.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa._Giza Baliabideen Zerbitzuak eskainitako zerbitzuen eta titulazioen baremazio berri bat eginen du, merezimendu baremazio berrira egokitzeko.

Bigarrena._Foru agindu honen zazpigarren oinarria (Burutza izendapenak dituzten edo zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleenak diren lanpostuen eskaintza) eta bederatzigarrena (Lanpostuari uko egitea) ez dira aplikatuko 2005/2006 ikasturtean zehar.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra._Indargabetua gelditzen da 395/2001 Foru Agindua, urriaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, onesten duena zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak. Indargabetuak gelditzen dira baita foru agindu horren maila bereko edo beheragoko bestelako arauak, foru agindu honetan xedaturikoaren aurkakoak direnak, salbu eta foru agindu horren hamaikagarren eta hamabigarren oinarriak, horiek aplikatuko baitira 2005/2006 ikasturtean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Bigarrena._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari baimena ematen zaio foru agindu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Hirugarrena._Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta Giza Baliabideen Zerbitzura, ondorio egokiak izan ditzan.

Laugarrena._Foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko irailaren 23an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

I. ERANSKINA

Titulazio baldintzak

A) MAISU-MAISTREN KIDEGOA

Oharra: kontratudungaiek Maisu-maistren, OHOko diplomadunen edo Lehen Irakaskuntzako Maisu-maistren titulua eduki beharko dute nahitaez. Gainera, ondoko espezialitateen arabera aipatzen diren tituluen betebeharretako baten bat edukiz gero, espezialitate horietarako eskabidea ere aurkezten ahalko du.

Entzumena eta Mintzamena.

_Entzumen eta Mintzameneko maisu-maistra espezialista.

_Logopediako diplomaduna.

_Uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuak aitorturiko beste titulu batzuk, (172. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa; akats zuzenketa, 184. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3koan), azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuaren bidez eman idazketaren arabera (280. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 22koa).

_Mintzamen eta Entzumenaren Asalduretako irakasle espezializatuen titulu edo diploma edo Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek antolaturiko ikastaroa gainditu dela frogatzen duen agiria. Azken kasu honetan Osasun Ministerioak homologatu beharko du.

Gizarte Zientziak.

_Giza Zientzietako maisu/maistra espezialista.

_Geografiako, Historiako, Filosofiako eta Letretako, Zuzenbideko, Ekonomia eta Enpresaren Zientzietako, Zientzia Politikoetako eta Soziologiako, Kazetaritzako, Pedagogiako, Psikologiako, Psikopedagogiako, Filosofiako eta Hezkuntzaren Zientzietako lizentziaduna edo lizentziaturako hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Haur Hezkuntza.

_Haur Hezkuntzako maisu-maistra espezialista.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Gorputz Hezkuntza.

_Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra espezialista.

_Gorputz Hezkuntzako diplomaduna.

_Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo lehen hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Gorputz Hezkuntzako irakasle, instruktore, instruktore orokor eta Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra instruktore titulua.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Frantsesa.

_Frantseseko maisu-maistra espezialista.

_Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantsesezko Gaitasun Agiria duen maisu-maistra edo Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskoletako Itzultzaile eta Interpreteen espezialitateko Frantseseko diplomaduna.

_Frantses Filologia edo Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako titulua duen maisu-maistra edo lizentziaturako hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Ingelesa.

_Ingeleseko maisu-maistra espezialista.

_Hizkuntza Eskola Ofizialeko Ingelesezko Gaitasun Agiria duen maisu-maistra edo Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskoletako Itzultzaile eta Interpreteen Espezialitateko Ingeleseko diplomaduna.

_Ingeles Filologia edo Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako titulua duen maisu-maistra edo lizentziaturako hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Gaztelania eta Literatura.

_Gaztelaniako eta Gaur Egungo Hizkuntzako, Filologiako, Euskal Filologiako eta Hizkuntzetako maisu-maistra espezialista.

_Gaztelaniazko, Ingelesezko, Frantsesezko, Euskarazko, Hizkuntza Erromanikoetako eta Hizkuntza Klasikoetako Filologiako, Filosofiako eta Letretako eta Kazetaritzako lizentziaduna edo lizentziaturako lehen hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Matematika/Natur Zientziak.

_Zientzietako maisu-maistra espezialista.

_Zientzietako, Medikuntzako, Farmaziako, Albaitaritzako, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako, Informatikako, Biologiako, Fisikako, Geologiako, Matematikako eta Kimikako lizentziaduna, edo lizentziaturako hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Goi mailako ingeniaria, arkitektoa, edo lizentziaturako hiru kurtso oso gaindituak izatea.

_Ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo merkataritzako irakaslea.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Musika.

_Musika Hezkuntzako maisu-maistra espezialista.

_Oinarrizko kontserbatorioek emandako gaitasun ziurtagiria edo Musikako Oinarrizko Mailari dagozkion ikasketak eginak izatea, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren arabera.

_Oinarrizko diploma edo Oinarrizko mailari dagozkion ikasketak eginak izatea, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du.

Pedagogia Terapeutikoa.

_Pedagogia Terapeutikoko edo Hezkuntza Bereziko maisu-maistra espezialista.

_Pedagogiako, Psikopedagogiako lizentziaduna.

_Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza eta Kultura Ministerioak homologatu beharko du. Baita hezkuntza administrazioen eta unibertsitateen arteko hitzarmen bidez egindakoak ere.

Lehen Hezkuntza Orokorra.

_Maisu-maistra, OHOko diplomaduna edo Lehen Irakaskuntzako maisu-maistra.

Euskara.

_Lehen Hezkuntzako maisu-maistra espezialista.

_Zientzietako, Giza Zientzietako, Gaztelaniako eta Gaur Egungo Hizkuntzako, Euskal Filologiako eta Hizkuntzetako espezialitatea duen maisu-maistra.

_Izangai guztiek Hizkuntza Eskola Ofizialaren Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidea ere izan beharko dute.

B) BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

Enpresen administrazioa.

_Lizentziaduna: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa; Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetakoa; Zientzia Politiko eta Administrazioetakoa; Ekonomiakoa; Zuzenbidekoa.

_Enpresa Zientzietako diplomaduna.

_Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Alemana.

_Alemaniar Filologiako lizentziaduna.

_Alemanezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Alemanaren Gaitasun Ziurtagiria edo Gorbes Deutsches Sprachdiplom-a.

Industria analisia eta kimika.

_Lizentziaduna: Kimikakoa; Biokimikakoa; Farmaziakoa; Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa; Ingurumen Zientzietakoa.

_Kimika ingeniaria.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Kimikako espezialitatea.

_Oihaneko ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.

Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak.

_Lizentziaduna: Farmaziakoa; Biokimikakoa; Medikuntzakoa; Biologiakoa; Kimikakoa.

_Kimika ingeniaria.

Biologia eta geologia.

_Lizentziaduna: Biologiakoa; Geologiakoa; Itsas Zientzietakoa.

Eraikuntza eta obra zibilak.

_Arkitektoa.

_Ingeniaria: Bide, Ubide eta Portuetakoa; Industriakoa; Materialetakoa.

_Arkitekto teknikoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Herri-lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Topografiako ingeniari teknikoa.

Marrazketa.

_Arte Ederretako lizentziaduna.

_Arkitektoa.

Ekonomia.

_Lizentziaduna: Zientzia Ekonomikoetakoa; Enpresa Zientzietakoa; Ekonomiakoa; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa; Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetakoa; Merkatuko Ikerketakoa eta Tekniketakoa; Industria Antolaketan ingeniaria.

Gorputz hezkuntza.

_Gorputz Jardueraren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

_Lizentziaduna: Zuzenbidekoa; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa; Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetakoa; Zientzia Politiko eta Administrazio Zientzietakoa; Ekonomiakoa; Psikologiakoa; Soziologiakoa; Psikopedagogiakoa; Pedagogiakoa.

_Industria Antolaketako ingeniaria.

_Diplomaduna: Enpresa Zientzietakoa; Lan Harremanetakoa; Gizarte Lanekoa; Gizarte Hezkuntzakoa; eta Kudeaketa eta Administrazio Publikokoa.

Filosofia.

_Filosofia lizentziaduna.

Fisika eta kimika.

_Lizentziaduna: Fisikakoa; Kimikakoa; Biokimikakoa.

_Kimika ingeniaria.

Frantsesa.

_Frantses Filologian lizentziaduna.

_Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantsesaren Gaitasun Ziurtagiria edo DALF.

Geografia eta historia.

_Lizentziaduna: Geografiakoa; Historiakoa; Artearen Historiakoa; Giza Zientzietakoa.

Grekoa.

_Filologia Klasikoko lizentziaduna.

Ostalaritza eta turismoa.

_Lizentziaduna: Elikagaien Zientzietakoa eta Teknologiakoa; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa.

_Turismo diplomaduna.

Informatika.

_Informatika ingeniaria.

_Telekomunikazio ingeniaria.

_Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Ingelesa.

_Ingeles Filologiako lizentziaduna.

_Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Ingelesaren Gaitasun Ziurtagiria edo Proficiency University Cambridge.

Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

_Lizentziaduna: Pedagogiakoa; Psikologiakoa; Soziologiakoa; Psikopedagogiakoa.

_Maisu-maistra, espezialitate guztietan.

_Diplomaduna: Gizarte Hezkuntzakoa; Gizarte Lanekoa.

Latina.

_Filologia Klasikoko lizentziaduna.

Gaztelania eta literatura.

_Filologia Hispanikoko lizentziaduna.

_Filologia Erromanikoko lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritzako lizentziaduna, eta Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura gainditu direla egiaztatzea.

_Literaturaren Teoriako eta Literatura Konparatuko lizentziaduna, Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura ikasia izatea.

Euskal Hizkuntza eta Literatura.

_Euskal Filologiako lizentziaduna.

_Euskarazko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo ofizialki baliokidetzat jotako titulazioa.

Matematika.

_Matematika lizentziaduna.

Musika.

_Musikako goi mailako Titulua.

_Irakasle edo Lanbide titulua, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandakoa, edo Gaitasun Diploma, urte horren aurreko ikasketa planei dagokiena.

_Goi mailako Irakasle titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emandakoa.

_Musikaren Historian eta Zientzietan lizentziaduna.

_Geografia eta Historian lizentziaduna, Artearen Historia espezialitatea (musikologia atala).

_Kidego eta espezialitate honetan sartzeko eskatutako edozein titulu unibertsitario eta Irakasle titulua izatea, irailaren 10eko 2618/1966 EDn ezarritakoaren arabera.

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa.

_Lizentziaduna: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa; Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetakoa; Ekonomiakoa; Zuzenbidekoa; Merkatuko Ikerketakoa eta Tekniketakoa; Publizitatekoa eta Harreman Publikoetakoa.

_Enpresa Zientzietako diplomaduna.

Ibilgailuen mantentzeko antolaketa eta prozesuak.

_Ingeniaria: Industriakoa; Aeronautikakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa; Agronomoa; Meatzeetakoa; Mendikoa.

_Lizentziaduna: Ontzigintzako Makinetakoa.

_Diplomaduna: Itsas Nabigaziokoa; Ontzigintzako Irratielektronikakoa; Ontzigintzako Makinetakoa.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan; Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan; Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsasontziaren Propultsioko eta Zerbitzuetako espezialitatea; Herri-lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan; Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

_Ingeniaria: Aeronautikakoa; Industriako Automatika eta Elektronikakoa; Industriakoa; Meatzeetakoa; Industria Antolaketakoa; Materialetakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa.

_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna.

_Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontzietako espezialitatea, Aireespazioko Ekipo eta Materialetako espezialitatea.

_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituretako espezialitatea.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ustiategietako espezialitatea, Nekazaritzako eta Elikagaietako Industrietako espezialitatea, Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

_Herri-lanetako ingeniari teknikoa, Eraikin Zibiletako espezialitatea.

_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak.

_Arkitektoa.

_Ingeniaria: Industriakoa; Aeronautikakoa; Industriako Automatika eta Elektronikakoa; Meatzeetakoa; Industria Antolaketakoa; Materialetakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa.

_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna.

_Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Herri-lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak.

_Lizentziaduna: Biologiakoa; Ingurumen Zientzietakoa Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa; Geologiakoa; Kimikakoa; Albaitaritzakoa.

_Ingeniari agronomoa; Mendi ingeniaria.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan; Oihaneko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozesuak.

_Lizentziaduna: Medikuntzakoa; Farmaziakoa; Kimikakoa; Biokimikakoa; Biologiakoa; Ingurumen Zientzietakoa; Odontologiakoa; Albaitaritzakoa.

Elikagaien industriako prozesuak.

_Lizentziaduna: Biologiakoa; Biokimikakoa; Ingurumen Zientzietakoa; Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa; Farmaziakoa; Kimikakoa; Albaitaritzakoa; ingeniari agronomoa; Kimika ingeniaria.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritzako eta Elikagaien Industrietako espezialitatea.

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintzako prozesuak eta produktuak.

_Industriako ingeniari teknikoa, Ehungintza espezialitatea.

Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak.

_Arkitektoa.

_Ingeniaria: Industriakoa; Mendikoa; Materialetakoa; Industria Antolaketakoa.

_Oihaneko ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.

_Industriako ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.

_Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

_Arkitekto teknikoa

Osasun prozesuak.

_Lizentziaduna: Medikuntzakoa; Farmaziakoa; Biologiakoa; Biokimikakoa; Odontologiakoa; Albaitaritzakoa.

_Erizaintza diplomaduna.

Psikologia eta pedagogia.

_Lizentziaduna: Psikologiakoa; Pedagogiakoa eta Psikopedagogiakoa.

Sistema elektronikoak.

_Fisika lizentziaduna.

_Ingeniaria: Telekomunikaziokoa; Elektronikakoa; Industriako Automatika eta Elektronikakoa; Aeronautikakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa; Meatzeetakoa; Industriakoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Elektronikako espezialitatea; Elektrizitate espezialitatea.

_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Ontzigintzako Irratielektronikan diplomaduna.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Sistema elektronikoak eta automatikoak.

_Fisika lizentziaduna.

_Ingeniaria: Telekomunikaziokoa; Elektronikakoa; Industriako Automatika eta Elektronikakoa; Aeronautikakoa; Ontzigintzako eta Ozeanoetakoa.

_Ontzigintzako Irratielektronikako diplomaduna.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Elektronikako espezialitatea, Elektrizitate espezialitatea.

_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

Teknologia.

_Ingeniaria.

_Arkitektoa.

_Lizentziaduna: Fisikakoa; Itsasgintza Zibilekoa; Ontzigintzako Makinetakoa; Nautika eta Itsas Garraiokoa; Ontzigintzako Irratielektronikakoa.

_Ingeniari teknikoa.

_Arkitekto teknikoa.

_Itsasgintza Zibileko diplomaduna.

C) HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

Alemana.

_Alemaniar Filologiako lizentziaduna.

_Alemanezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Alemanaren Gaitasun Ziurtagiria edo Gorbes Deutsches Sprachdiplom-a.

Euskara.

_Euskal Filologiako lizentziaduna.

_Euskarazko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna, EGArekin.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskararen Gaitasun Ziurtagiria edo ofizialki baliokidetzat jotako titulazioa.

Frantsesa.

_Frantses Filologiako lizentziaduna.

_Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantsesaren Gaitasun Ziurtagiria edo DALF.

Ingelesa.

_Ingeles Filologiako lizentziaduna.

_Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Ingelesaren Gaitasun Ziurtagiria edo Proficiency University, Cambridge.

Italiera.

_Italiar Filologiako lizentziaduna.

_Italierazko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Italieraren Gaitasun Ziurtagiria.

D) LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA

Sukaldaritza eta pastelgintza.

_Lizentziaduna: Elikagaien Zientzietakoa eta Teknologiakoa.

_Turismo diplomaduna.

_Jatetxe arloko goi mailako teknikaria.

_Ostalaritzako teknikari espezialista.

_Ostalaritza eta Turismoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Ostalaritza eta Turismo adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Ekipo elektronikoak.

_Fisika lizentziaduna.

_Ingeniaria: Telekomunikaziokoa; Elektronikakoa; Industriako Automatika eta Elektronikakoa; Industriakoa; Aeronautikakoa.

_Ontzigintzako Irratielektronikako diplomaduna.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Elektronikako espezialitatea.

_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Elektrizitatea-Elektronika lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Elektrizitatea edo Elektronika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Estetika.

_Lizentziaduna: Biologiakoa; Biokimikakoa; Farmaziakoa; Medikuntzakoa; Kimikakoa.

_Diplomaduna: Fisioterapiakoa; Erizaintzakoa; Podologiakoa.

_Estetikako goi mailako teknikaria.

_Estetikako teknikari espezialista.

_Irudi Pertsonalaren lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Ile-apainketa eta Estetika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea.

_Ingeniaria: Industriakoa; Mendikoa; Materialetakoa.

_Ingeniari teknikoa: Industria Diseinukoa; Industriako ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea; Oihaneko ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea; Oihan Ustiategietako espezialitatea.

_Zurgintza eta Altzarigintzako goi mailako teknikaria.

_Zurgintza eta Altzarigintza lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Zurgintza adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Bero eta fluido ekipoen instalazio eta mantentzea.

_Arkitektoa.

_Ingeniaria: Industriakoa; Agronomoa; Aeronautikakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa; Meatzeetakoa.

_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna.

_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

_Arkitekto teknikoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Oihaneko ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.

_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsasontziaren Propultsioko eta Zerbitzuetako espezialitatea.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritzako eta Elikagaietako Industrietako espezialitatea, Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

_Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentzea lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Elektrizitatea edo Elektronika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

_Eraikuntza eta Obrak adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Instalazio elektroteknikoak.

_Fisika lizentziaduna.

_Ingeniaria: Telekomunikaziokoa; Elektronikakoa; Industriako Automatika eta Elektronikakoa; Industriakoa.

_Ontzigintzako Irratielektronikako diplomaduna.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Elektronikako espezialitatea.

_Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Elektrizitatea-Elektronika lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Elektrizitatea edo Elektronika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Laborategia.

_Kimika lizentziaduna.

_Kimika ingeniaria.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Kimikako espezialitatea.

_Kimika lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista edo goi mailako teknikaria.

Ibilgailuen mantentzea.

_Ingeniaria: Industriakoa; Aeronautikakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa; Meatzeetakoa; Mendikoa.

_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna

_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

_Industriako ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsasontziaren Propultsioko eta Zerbitzuetako espezialitatea.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

_Meatzeetako ingeniari teknikoa, Meatzeetako Instalazio Elektromekanikoetako espezialitatea.

_Automozioko goi mailako teknikaria.

_Automozioa lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa.

_Arkitektoa.

_Ingeniaria: Aeronautikakoa; Industriakoa; Meatzeetakoa; Ontzingintzakoa eta Ozeanoetakoa.

_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna.

_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

_Arkitekto teknikoa.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontzietako espezialitatea; Industriako ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea; Industria Diseinuko ingeniari teknikoa; Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituretako espezialitatea; Meatzeetako ingeniari teknikoa, Meatzeetako Instalazio Elektromekanikoetako espezialitatea; Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

_Fabrikazio Mekanikoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Produkzioaren Zerbitzuetako eta Mantentzeko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Metal adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Prozesuko lanak.

_Lizentziaduna: Kimikakoa; Biokimikakoa; Farmaziakoa; Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa; Ingurumen Zientzietakoa.

_Kimika ingeniaria.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Kimikako espezialitatea; Oihaneko ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.

_Kimika lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Kimika adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Nekazaritzako ekoizpeneko lanak.

_Lizentziaduna: Biologiakoa; Ingurumen Zientzietakoa; Elikagaien Zientzietakoa eta Teknologiakoa; Geologiakoa; Kimikakoa; Albaitaritzakoa.

_Ingeniari: Agronomoa; Mendikoa.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan; Oihaneko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Nekazaritzako Jardueretako lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Nekazaritza adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Patroiak eta jantzigintza.

_Industriako ingeniari teknikoa, Ehungintza espezialitatea.

_Industria Jantzigintzako goi mailako teknikaria.

_Ehungintzako goi mailako teknikaria.

_Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Ehungintza adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Ile-apainketa.

_Lizentziaduna: Biologiakoa; Biokimikakoa; Farmaziakoa; Medikuntzakoa; Kimikakoa.

_Diplomaduna: Fisioterapiakoa, Erizaintzakoa, Podologiakoa.

_Irudi Pertsonaleko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Ile-apainketa eta Estetikako adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Diagnostiko klinikoko eta ortoprotesikoko prozedurak.

_Lizentziaduna: Medikuntzakoa; Farmaziakoa; Biologiakoa; Biokimikakoa; Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa; Ingurumen Zientzietakoa; Odontologiakoa; Kimikakoa; Albaitaritzakoa.

_Diplomaduna: Erizaintzakoa; Fisioterapiakoa.

Makinen mekanizazio eta mantentzea.

_Ingeniaria: Industriako Automatika eta Elektronikakoa; Industriakoa; Materialetakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa

_Ontzigintzako Makinetako lizentziaduna.

_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

_Industriako ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.

_Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituren espezialitatea.

_Meatzeetako ingeniari teknikoa, Mineralurgia eta Metalurgia espezialitatea.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

_Mekanizazio bidezko produkzioko goi mailako teknikaria.

_Fabrikazio Mekanikoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Metal adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

_Produkzioaren Zerbitzuetako eta Mantentzeko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

Eraikuntza proiektuen bulegoa.

_Arkitektoa.

_Ingeniaria: Industriakoa; Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa; Bide, Ubide eta Portuetakoa.

_Arkitekto teknikoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Herri-lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

_Fabrikazio Mekanikoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Eraikinak eta Obrak adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Osasun eta laguntza prozedurak.

_Lizentziaduna: Medikuntzakoa; Farmaziakoa; Biologiakoa; Biokimikakoa; Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa, Odontologiakoa; Albaitaritzakoa.

_Erizaintza diplomaduna.

_Osasun lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Osasun adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Merkataritza prozesuak.

_Lizentziaduna: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa; Zientzia Akuarial eta Finantzarioetakoa; Ekonomiakoa; Merkatuko Ikerketakoa eta Tekniketakoa; Publizitatekoa eta Harreman Publikoetakoa.

_Informatika ingeniaria.

_Bibliotekonomia eta Dokumentazioko diplomaduna.

_Enpresa Zientzietako diplomaduna.

_Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

_Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

_Merkataritza eta Marketineko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Administrazio eta Merkataritza adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Administrazio kudeaketako prozesuak.

_Lizentziaduna: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa; Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetakoa; Zientzia Politiko eta Administrazioetakoa; Ekonomiakoa; Zuzenbidekoa.

_Informatika ingeniaria.

_Bibliotekonomia eta Dokumentazioko diplomaduna.

_Enpresa Zientzietako diplomaduna.

_Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

_Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa; Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

_Administrazioko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Administrazio eta Merkataritzako adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Komunitatearentzako zerbitzuak.

_Lizentziaduna: Psikologiakoa; Pedagogiakoa eta Psikopedagogiakoa.

_Gizarte Laneko diplomaduna.

_Zerbitzu Soziokulturaletako eta Komunitatearentzako Zerbitzuetako lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista edo goi mailako teknikaria.

Jatetxe arloko zerbitzuak.

_Lizentziaduna: Elikagaien Zientzia eta Teknologiakoa.

_Turismo diplomaduna.

_Jatetxe arloko goi mailako teknikaria.

_Ostalaritzako teknikari espezialista.

_Ostalaritza eta Turismoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Ostalaritza eta Turismoko adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Informatikako sistemak eta aplikazioak.

_Lizentziaduna: Matematikakoa; Fisikakoa.

_Ingeniaria: Informatikakoa; Telekomunikaziokoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industria Elektronikako espezialitatea; Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa; Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

_Informatikako lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

Soldadura.

_Ingeniaria: Industriakoa, Ontzigintzakoa eta Ozeanoetakoa.

_Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

_Industriako ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireespazioko Ekipo eta Materialetako espezialitatea.

_Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

_Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituretako espezialitatea.

_Herri-lanetako ingeniari teknikoa, Eraikin Zibiletako espezialitatea.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

_Metalezko Eraikuntzetako goi mailako teknikaria.

_Teknikari espezialista: Metalezko Eraikuntzetakoa, Soldadurakoa, Fabrikazio Soldatukoa, Egitura-xaflako galdaragintzakoa.

_Fabrikazio Mekanikoko lanbide arloko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Metal adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

E) MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

_Dantza espainiarra, Dantza garaikidea eta Flamenkoa.

.Dantzako goi mailako titulua.

.Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa ezarri aurreko Dantza ikasketa ofizialak oso-osorik gainditu direla egiaztatzen duen Agiria, Musikako kontserbatorioek, Dantzako kontserbatorioek, eta Arte Dramatiko eta Dantzako eskolek emana.

.Erakunde eskudunek emandako kredentziala, zeinetan esaten baita aurreko ataleko ikasketak gainditu direla.

.Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

_Baxu elektrikoa (jazza), Bateria (jazza), Kantua (Jazza), Kontrabaxua (jazza), Gitarra elektrikoa (jazza), Pianoa (jazza), Saxofoia (jazza), Tronpeta (jazza), Tronboia (Jazza), Taldea (jazza), Harmonia (jazza), Musikari aplikaturiko Teknologia, Gorputz teknika eta mugimendua, eta Musika modernoa, Eszena lirikoa eta Laneko merkatua eta kudeaketa.

.Musikako goi mailako titulua.

.Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

_Gainerako espezialitateak:

.Oinarrizko mailan eta Erdi mailan eskola emateko:

_Musikako goi mailako titulua.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Irakasteko baliokidea den titulua: irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako Irakasle titulua.

.Goi mailan eskolan emateko:

_Musikako goi mailako titulua.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

F) ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen Kidegoaren espezialitateetarako nahitaezko titulazioak:

_Arte Ederretako lizentziaduna.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

I._Irakasle lanetan izaniko esperientzia: 12 puntu gehienez.

Irakasle esperientzia ikastetxe publikoetan:

1. Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko irakasle esperientzia: urteko 1,2 puntu; hilabete osoko 0,10 puntu.

2. Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko irakasle esperientzia: urteko 0,78 puntu; hilabete osoko 0,065 puntu.

Ziurtagiri froga-emaileak: zerbitzuen ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak, Zuzendaritza probintzialak edo Hezkuntza Administrazio eskudunak emana. Kasu guztietan adierazi behar da zein espezialitatetan izan duen izendapena, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Ez bada ziurtatzen zein mailatan eman diren zerbitzuak, beste maila batean eman izan direla ulertuko da.

Ikastetxe publikotzat hartuko dira hezkuntza administrazioek sortu eta diruz lagundutako ikastetxeen sare publikoan sartutakoak.

Irakasle esperientzia bestelako ikastetxeetan:

3. Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko irakasle esperientzia: urteko 0,60 puntu; hilabete osoko 0,05 puntu.

4. Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko irakasle esperientzia: urteko 0,39 puntu; hilabete osoko 0,0325 puntu.

Ziurtagiri froga-emaileak: ikastetxearen ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin (O.e.), bertan hezkuntza maila, espezialitatea eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adieraziz.

Ez bada ziurtatzen zein mailatan eman diren zerbitzuak, beste maila batean eman izan direla ulertuko da.

Atal honetan gehienez 10 urte hartuko dira kontuan, urte bakoitza ataletako bakar batean balioetsita.

II._Prestakuntza akademikoa. 2 puntu gehienez.

1. Ezinbesteko baldintzatzat alegatu den tituluaren espediente akademikoa:

Espediente akademikoaren batez besteko nota honela balioetsiko da:

_6 puntutik 6,99raino: 0,50 puntu.

_7 puntutik 8,49ra bitarte: 0,625 puntu.

_8,50 puntutik 10era bitarte: 0,75 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera egingo da:

_Nahikoa: 5,5 puntu.

_Oso ongi: 7,5 puntu.

_Bikain: 9 puntu.

_Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Ziurtagiri froga-emaileak: ikasketen ziurtagiri pertsonala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Horretan agertuko dira baldintza modura alegatutako titulua lortzeko irakasgai eta ikasturte guztietako puntuazioak.

Ez da kontuan hartuko ikasketen ziurtagirian agertzen den batez besteko nota, irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez daudenean. Horrelakoetan arestian aipatu baliokidetasunen arabera lortuko da.

Batez bestekoa puntuazio guztien batuketaren emaitza irakasgai kopuruaz zatituta aterako da. Kredituen sistemaren bidez lorturiko tituluetan, ikasketa espedientearen batez besteko puntuazioa ateratzeko, formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batuketa bider horietako bakoitzari dagokion kalifikazioa zati guztira lortutako kreditu kopurua, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Ondorio horietarako, praktiketako notak irakasgai baten balioa izanen du. Espedientean irakasgai konbalidatuak edo "gai" kalifikazioa dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, baldin eta lehiatzaileak ez badu aurkezten konbalidatutako edo "gai"z kalifikatutako irakasgaiaren zenbakizko balioa azaltzen duen egiaztagiria.

2. Doktoretza eta aparteko sariak:

2.1. Doktore titulua izateagatik: 0,50 puntu.

Ziurtagiri froga-emaileak: ikasketen ziurtagiria edo tituluaren fotokopia konpultsatua.

3. Ezinbesteko baldintza ez diren beste titulazio batzuk:

3.1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo lanbide heziketako titulu bakoitzeko: 0,25 puntu.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko espezialitateetarako ez dira inola ere balioetsiko izangaiak aurkezten duen izaera horretako lehen titulua edo lehen ikasketak.

3.2. Diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura teknikoko titulu bakoitzeko edo legez baliokide diren tituluak eta lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: 0,365 puntu bakoitzeko.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko espezialitateetarako ez dira inola ere balioetsiko izangaiak aurkezten duen izaera horretako lehen titulua edo lehen ikasketak.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko espezialitateetarako ez dira atal honetan inola ere balioetsiko izangaiak aurkeztu duen lehen lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar izan dituen titulua edo ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa eta, hala behar denean, ikasketa osagarriak).

3.3. Lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako bigarren zikloari dagozkion ikasketak edo legez balio berekotzat emandako tituluak: 0,375 puntu bakoitzeko.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko espezialitateetarako ez dira atal honetan inola ere balioetsiko izangaiak aurkeztu duen lehen lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar izan dituen titulua edo ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa eta, hala behar denean, ikasketa osagarriak).

Ziurtagiri froga-emaileak: ezinbesteko baldintza den tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa da diplomadun tituluaren fotokopia aurkeztea, edo bestela lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsoko irakasgaiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko petsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik.

4. Araubide Bereziko Irakaskuntzaren titulazioak:

Atal honetan balioetsiko dira Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Hezkuntza Administrazioek araubide bereziko ikasketendako ematen dituzten titulazioak, ezinbesteko baldintzatzat alegatu direnez bestelakoak. Honela:

4.1. Erdi mailako Musika eta Dantza: 0,125 puntu.

4.2. Hizkuntzen irakaskuntza:

4.2.1. Goi mailako zikloa: 0,125 puntu.

4.2.2. Erdi mailako zikloa: 0,125 puntu.

4.2.3. EGA titulua edo balio berekoa: 0,25 puntu.

Ziurtagiri froga-emaileak: merezimendutzat alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua. Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere balioetsiko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta baliokideak diren euskarazko titulu bat baino gehiago aurkezten badira, titulu horietako bat bakarra balioetsiko da.

III._Beste merezimendu batzuk. 2 puntu gehienez.

Atal honetan soilik balioetsiko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza hau:

a) Hezkuntza administrazioek, unibertsitateek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta azken hauek Hezkuntza administrazioekin, Kontserbatorioekin, Musika ikasketa arautuetako goi mailako ikastetxeekin, ICADErekin lankidetza hitzarmenak edo Etengabeko Prestakuntzarako hitzarmenak sinaturik badituzte, dei egindako ikastaro, mintegi, lantalde eta ikastetxeetako prestakuntza proiektuek, bukatu direnek, zerikusia badute hautaturiko espezialitatearekin edo eskolako antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogia eta psikologiarekin edo didaktikarekin oro har: 0,05 puntu ikastaroko 10 orduko edo kredituko.

Ondorio hauetarako, ikastaro guztien orduak batuko dira, eta ez dira puntuatuko hamarretik beherakoak diren gainerako orduak.

Ziurtagiri froga-emaileak: horien ziurtagiria, zenbat ordu edo zenbat kreditu egin diren eta, hala behar denean, behar den Hezkuntza administrazioak homologatutakoak edo onartutakoak direla azalduko duena.

b) Aurreko a) atalean aipatzen diren prestakuntza ikastaro edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, txostengile, irakasle edo tutore moduan parte hartzeagatik: 0,01 puntu prestakuntza jarduera orduko.

Aipatu a) eta b) atalengatik gehienez ere 2 puntu lor daitezke.

Ziurtagiri froga-emaileak: horien ziurtagiria, zenbat ordu edo zenbat kreditu egin diren eta prestakuntza jarduera zein datetan egin den espresuki azalduko duena.

IV._Kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretako ariketak gainditzea. 4 puntu gehienez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kidegoetan sartzeko egin zuen azken hautapen prozesuan, lanpostua lortu gabe, gainditu zuen ariketa bakoitzeko (2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, kasuko espezialitate, kidego eta hizkuntza eredurako): 2 puntu. Prozesuko ariketa guztiak gainditu bazituen, 4 puntu lortuko ditu.

Iragarkiaren kodea: F0519517