118. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

489/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2005-2006 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onetsi zuen uztailaren 1eko 426/2005 Foru Agindua aldatzen duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, 2005eko uztailaren 1ean emandako 426/2005 Foru Aginduaren bidez, 2005-2006 ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onetsi zen. Foru agindu hori 2005eko uztailaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (90. zk.).

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak adierazi du "Birigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia" dioen 14. artikuluko lehenengo lerrokadan akats bat egin dela.

Honela dioen tokian: 2005eko azaroaren 1etik 2006ko urtarrilaren 29a arte, igandeetan eta estatu, foru edo herrietako jaiegunetan.

Honela behar du: 2005eko azaroaren 1etik 2006ko urtarrilaren 29a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita nazio, foru eta herrietako jaiegunetan ere.

Horrenbestez, akats hori ikusi delarik, eta kontuan harturik edonoiz zuzendu daitekeen akats material bat dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari ea Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da lehenbailehen zuzentzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2005-2006 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onetsi zuen uztailaren 1eko 426/2005 Foru Aginduaren 14. artikulua aldatzea. Horren ondorioz, 14. artikuluak honelaxe idatzita izanen da:

"14. artikulua. Birigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia.

2005eko azaroaren 1etik 2006ko urtarrilaren 29a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

2005eko azaroaren 1etik 2006ko urtarrilaren 29a arte, birigarroa ehizatzeko postuetan ehizatzen ahal da, asteko egun guztietan.

Pasako usoaren ehiza-postuetan ere 2005eko urriaren 1etik abenduaren 8a arte ehizatzen ahal da, hari dagozkion baldintza berberekin."

2. Foru agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 30ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0518631