111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A R T A X O A

Laborantzako herrilurren esleipena herritarrei zuzenean

Artaxoako Udalak, 2005eko irailaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epeari hasiera ematea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar interesatuek denbora horretan aprobetxamendurako eskabidea aurkez dezaten, aurreko aldietako esleipenetatik sobrante gelditu diren laborantzako herrilurren aprobetxamendua eslei dakien, udal idazkaritzan dauden baldintzen arabera.

Esleipen horretarako aukerarik ez dute izanen lotea aurreko urtean hartu zutenek, ezta lehendik hartzeari uko egin diotenek ere.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2005eko irailaren 6an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0518628