111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Herrilurren desafektazioa, erabilera lagatzeko, eguzki baratzea paratzearren

Cascanteko Udalak, 2005eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herrilurretako ehun eta hamar mila (110.000) metro karraturen desafektazioa; 5. poligonoko 1854. lurzatian daude, Rinuevo Bajo mugapean. Gero, erabilera lagako zaio Opde Promoción de Planta Solares enpresari, 7,5 KWPko 220 instalaziok osaturiko sistema fotoboltaikoa ("eguzki baratzea") paratzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Cascanteko Udalaren idazkaritzan, alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen azaroaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 143. artikuluan ezarritakoa betez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2005eko abuztuaren 18an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0517922