II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ALLIN
Etxabarriko 26. lurzatiko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2005eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran:
Lehena._Behin betikoz onestea Etxabarriko 26. lurzatiko xehetasun azterlana, Etxabarriko Kontzejuak sustatua, lurzatian dauden eraikinendako baimendutako solairu kopurua (BS + 2) egokitzeko.
Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta espedientea osorik igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura; hori guztia, 35/2002 Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
A) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik.
Larrionen, 2005eko abuztuaren 11an._Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L0517712