II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
A M E S K O A B A R R E N
"A.D.27 zuzeneko jarduketa unitateko aldaketa, Bakedaon" izeneko aldaketa, plan orokorreko antolamendu xehekatuko determinazioen gainekoa. Hasierako onespena
Ameskoabarrengo alkate udalburuak, 2005eko abuztuaren 10ean, ondotik datorren ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz:
1._Hasiera batean onestea "A.D.27 zuzeneko jarduketa unitateko aldaketa, Bakedaon" izeneko antolamendu xehekatuko aldaketaren proiektua, 2005eko apirilaren 28an ikus-onetsia, Bakedaoko Kontzejuak sustatua eta Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatua; helburua da egungo mugapena bide mugakideetara egokitzea; horretaz gain, dagoen azalera erreala zehaztea eta antolamenduko determinazio batzuk aldatzea (gehieneko/gutxieneko lurzatia eta lurzoru publiko librearen konfigurazioa).
2._Aldaketa horri lotutako agiriak jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkiak paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalbatza honen iragarki oholean, entitate edo pertsona interesatu guztiek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.
Ameskoabarrenen, 2005eko abuztuaren 10ean._Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui Martínez de Guereñu.
Iragarkiaren kodea: L0517663