111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2040/2005 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia ebazten duena. Lanpostu horietatik 13, asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira. Halaber, 7 lanpostu hutsetarako izendapenak egin eta 12tarako kontratatzeko baimena ematen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 22an emandako 2040/2005 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario, begirale lanpostuan aritzeko, izendatu dira ondoko hauek: María Llera Gayarre, Fernando Elustondo Aldazábal, Laura Jiménez Díaz, María Muskilda Majón Mancho, Yolanda Erro García, Amaya Arrondo Redrado eta María Rocío Díaz Espuela jaun-andreak, eta plaza hauek esleitu zaizkie:

_María Llera Gayarre andreari 35662 zk.ko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentukoa, Tuterako barrutian.

_Fernando Elustondo Aldazábal jaunari 35757 zk.ko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentukoa, Tuterako barrutian.

_Laura Jiménez Díaz andreari 35755 zk.ko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentukoa, Tuterako barrutian.

_María Muskilda Majón Mancho andreari 35663 zk.ko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentukoa, Tuterako barrutian.

_Yolanda Erro García andreari 35754 zk.ko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentukoa, Tuterako barrutian.

_Amaya Arrondo Redrado andreari 35659 zk.ko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentukoa, Tuterako barrutian.

_María Rocío Díaz Espuela andreari 35756 zk.ko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentukoa, Tuterako barrutian.

Orobat, baimena ematen da asteburuetako lanaldi partzialeko kontratu finkoa egiteko ondoko hauei: María Angeles Garayoa Uriz andrea, 3215 zk.ko lanpostuan; María Elena Agós Sorozábal andrea, 3219 zk.ko lanpostuan; Jesús María Vaca Guergué jauna, 3227 zk.ko lanpostuan; María Carmen Izal Zubialde andrea, 3239 zk.ko lanpostuan; Ramón José Yanci Orube jauna, 3240 zk.ko lanpostuan; Isabel De Carlos Sanz andrea, 3241 zk.ko lanpostuan; Esther Endériz Echarri andrea, 3247 zk.ko lanpostuan; José Javier Mendoza Garayoa jauna, 3255 zk.ko lanpostuan; José Manuel Sánchez Dorado jauna, 3267 zk.ko lanpostuan; María Belén Arróniz Orduña andrea, 3284 zk.ko lanpostuan; Ana Inés Garro Ozcoidi andrea, 3286 zk.ko lanpostuan; eta María Sáenz Azcona, 4645 zk.ko lanpostuan. Lan kategoria begiralearena izanen dute eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak Barañainen duen San José Zentroan arituko dira.

Deialdia 2003ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0518224