111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ESTERIBAR

2005eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa batzuk hasiera batez onetsirik

Esteribarko Udalak, 2005eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2005eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa hauei buruzko lehen espedientea:

_Kreditu gerakina sartzea; guztira, 19.222,89 euro.

_Kreditu gehikuntza sartzea; guztira, 36.814,83 euro.

_Kreditu bereziak sartzea; guztira, 2.016.113,84 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2005eko uztailaren 29an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0517617