111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

I R U Ñ A

Kondestablearen Jauregia zaharberritzeko proiektuak ukitutako finka okupatu aurreko akta egiteko deialdia

Iruñeko Udalak 2005eko uztailaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi egin zen Kondestablearen Jauregia zaharberritzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen eta jabeen behin betiko zerrenda. Erabakia 2005eko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.

Egina dago Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Erregelamenduko 56.1 artikuluan ezarritako jendaurrean egoteko izapidea, Nafarroako Gobernuak abuztuaren 22an hartutako Erabakiari dagokiona (2005eko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 2koa), haren bidez adierazten baitzen presakoa dela "Kondestablearen Jauregiaren zaharberritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikulua eta Erregelamenduan harekin bat datozenak betetzeko, bidezkoa da okupatu aurreko akta egitea.

Horren ildotik, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Erregelamenduko 52. artikuluko 2. arauan ezarritakoari jarraikiz, Iruñeko Udal honek dei egiten dio desjabetzapenak ukitutako eskubideen jabe eta titular denari, Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko bulegoetara joan dadin, Armada etorbideko 2-5. solairura, ondotik zehazten diren egunean eta orduan, okupatu aurreko akta egitera:

Titularra: Droguería Ardanaz, S.L. Lurzati zk.: 1. poligonoko 1098. lurzatia. Eguna: urriaren 17a. Ordua: 10:00ak.

Egintza horretara joan beharko dute desjabetzen diren ondasun eta eskubideen titularrek, beraiek edo beraien ordezkariek, NANa, jabetza tituluak edo dauzkaten eskubideei dagozkienak daramatzatela, eta, nahi izanez gero, peritua edo notarioa ere eraman dezakete, betiere beraien kontura.

Deialdi hau banakako zitazioaren bitartez jakinaraziko zaio ukitutako titularrari. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta egunkarietan, bai eta Udalaren iragarki oholean ere, argitara emateak zitazio balioa izanen du pertsona ezezagunentzat edo helbide ezagunik ez dutenentzat.

Interesatuek espedientea eta lurzati planoak eskura izanen dituzte, Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko bulegoetan, Armada etorbideko 2-5. solairuan.

Iruñean, 2005eko irailaren 2an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0518491