111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Klausula administratiboen eta baldintza teknikoen plegua, Iruñeko Turismo-baliabideak Seinaleztatzeko Plan Integrala egite aldera behar den laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketarako

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko irailaren 6an hartutako 22/CT Erabakiaren bidez, onetsi egin zen Klausula Administratiboen eta Baldintza Teknikoen Plegua, Iruñeko Turismo-baliabideak Seinaleztatzeko Plan Integrala egite aldera behar den laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketarako.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten enpresek ondoko tokietan aurkezten ahal dituzte eskabideak: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hogeita seigarren egun naturalera bitarte, behin lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina. Dena dela, mugaeguna egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Argibide gehiagorik nahi izanez gero, Merkataritza eta Turismoko Alorrera jo (Udaletxeko 4. solairua), edo Argibide bulegora (Casa Marceliano etxea _Merkatuko k., 7_).

Hori guztia argitaratzen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko irailaren 12an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0518844