111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORELLA

Obrak adjudikatzeko lehiaketa

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Udalak lehiaketa publikorako deialdia egin du, ondoko ezaugarriak dituen kontratua adjudikatzeko:

_Xedea: Corellako Udaltzaingoaren lokalak egokitzeko obren exekuzioa adjudikatzea.

_Kontratazioaren aurrekontua: 136.144,13 euro.

_Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, C kategoria.

_Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

_Baldintzen plegua eta proiektua: lizitatzaileen eskura egonen dira Udaletxean eta Sagasti paper dendan (Zaragoza etorb., 31, Tutera).

_Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Corellako Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita seigarren eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Corellan, 2005eko abuztuaren 31n._Alkatea, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0518545