111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Taxoare kalean behin-behineko aparkalekuaren obrak kontratatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abuztuaren 30ean hartu zuen erabakiaren bidez, lehiaketa publikorako deia egiten da, baldintza orokor hauekin:

Kontratuaren xedea: Taxoare kaleko behin-behineko aparkalekuaren obrak.

Lizitazioaren aurrekontua: 139.164,24 euro.

Egiteko epea: 20 egun natural.

Berme epea: urtebete gutxienez.

Tramitazioa: prozedura irekia, arrunta.

Eskaturiko sailkapena:

_A taldea, 2. azpitaldea, a kategoria.

_G taldea, 4 azpitaldea, d kategoria.

_I taldea, 1. azpitaldea, a kategoria.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatuko.

Prezioen berrikustea: ez dago.

Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

Eskaintzak aurkezteko eguna, tokia eta ordua: 26 egun natural izanen dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean eta erregistro osagarrietan.

Iruñean, 2005eko irailaren 1ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0518477