II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko Kultur Etxearen funtzionamendurako laguntza emateko kontratua: garbiketa eta administrazio zerbitzuak
_Kontratuaren xedea: Zizur Nagusiko Kultur Etxearen funtzionamendurako laguntza ematea: garbiketa eta administrazio zerbitzuak.
_Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 128.000,00 euro (BEZa barne).
_Iraupena: 2006ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2006ko abenduaren 31n bukatuko da.
_Tramitazioa: arrunta.
_Adjudikatzeko prozedura: irekia.
_Adjudikatzeko modua: lehiaketa.
_Lehiaketan parte hartzeko bermea: ez da eskatzen.
_Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean (Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia, telefonoa: 948 18 18 96 eta faxa: 948 18 06 97), iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren eguneko 14:30ak baino lehen.
Kontratuaren klausula administratiboak eskatu ahalko dira Infolocal 012 telefonora deituz eta, Nafarroatik kanpotik deituz gero, telefono honetan: 948-217012.
_Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: prentsan aurretik argitaratuko den tokian eta egunean.
Zizur Nagusian, 2005eko abuztuaren 31n._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L0518251