111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2024/2005 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da José Iraceburu Saragüeta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Analisien eta Egoera Ekonomikoaren Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 22ko 2024/2005 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta José Iraceburu Saragüeta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Analisien eta Egoera Ekonomikoaren Ataleko buru izendatu du, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 20an, argitaratu zen.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0518226