111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ESTERIBAR

Obrak adjudikaturik

Kontratuei buruzko 13/1996 Foru Legeko 43. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Legeko 94. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da Udal honek 2005eko uztailaren 29an egin bilkuran behin betikoz adjudikatu dizkiola Montajes Eléctricos Pamplona, S.A. (Mepsa) enpresari Irotz eta Gendulaingo herri argietako lanak, 33.925 eurotan adjudikatu ere.

Esteribarren, 2005eko uztailaren 29an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0517615