111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORKOIEN

Obrak adjudikatzeko lehiaketa

Aditzera ematen da ezen, Alkatetzak 2005eko abuztuaren 11n eman 265. dekretuaren bidez, ondoko kontratua adjudikatu dela; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.

Xedea: "Orkoiengo eskola zaharren eraikina zahar berritzea".

Adjudikatzeko bidea: lehiaketa.

Adjudikazioaren prezioa: 225.376,45 euro, BEZa barne.

Adjudikazio hartzailea: Constructora Eurokarmat, S.L., Iruñekoa.

Orkoienen, 2005eko abuztuaren 11n._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0517598