II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ORKOIEN
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Sainz Cenzano, S.L. Jarduera: ardo eta likore biltegia. Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdean gehitutako eremua, PC 1.6.
Orkoienen, 2005eko abuztuaren 12an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L0517732