II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
MIRANDA-ARGA
Jarduera eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko III. Tituluko I. kapituluan (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; udal lizentzia, jarduera sailkaturako), xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Enader, S.L. Jarduera: eguzki baratze fotovoltaikoa. Tokia: 9. poligonoko 530. landa lurzatia, NA-6120 errepidearen ondoan, Miranda-Argatik Lerina.
Miranda-Argan, 2005eko abuztuaren 16an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0517731