111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako behargin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdian

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2005eko abuztuaren 24an, 282/2005 zenbakiko dekretuaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

"Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako behargin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdian (Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko apirilaren 8an onetsi eta 2005eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 20an argitaratutako hartan), 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2005eko 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zelarik uztailaren 29an, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hori horrela,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Aurreikusitako izendapenak egin ondotik, oposizioaren epaimahaia hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Luis María Iriarte Larumbe, Zizur Nagusiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: José Manuel Vizcay Vilella, Zizur Nagusiko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikide idazkaria: Jesús Javier Múgica Martinena, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María Isabel Abadía Sanz andrea, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria, Giza Baliabideen arduraduna.

Mahaikidea: Eduardo Senar Senar, Zizur Nagusiko Udaleko Hirigintza Zerbitzuetako burua.

Ordezkoa: Antonio Acebedo Magallanes, Zizur Nagusiko Udaleko obretako kapataza.

Mahaikidea: Juan José Crespo Resurrección, Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako kapataza.

Ordezkoa: Amalio Iglesias Iglesias, Zizur Nagusiko Udalaren lorezaintzako behargina.

Mahaikidea: Idoia Urdanoz Ortigosa, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionarioen legezko ordezkaria.

Ordezkoa: José Antonio Lozano Figueroa, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionarioen legezko ordezkaria.

Bigarrena._Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

URSUA LURI, JOSE JAVIER

Baztertuak: inor ez.

Hirugarrena._Adieraztea ezen 2005eko urriaren 5ean, 9:00etan, Zizur Nagusiko Udalean hasiko direla oposizioaldiko probak, lehen ariketa idatziarekin hasi ere. Ariketa teoriko-praktikoa da hori, deialdiko 8.1 oinarrikoa: bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten galderak erantzutekoa.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.

Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Zizur Nagusian, 2005eko abuztuaren 24an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0518064