II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
MIRANDA-ARGA
2005eko plantilla organikoa hasiera batez onetsirik
Miranda-Argako Udalak erabaki hauek hartu zituen, 2005eko abuztuaren 17an egin bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (1993ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 1ekoa). Hona hemen:
1. Hasiera batez onestea, 2005erako, Udalaren zerbitzuko funtzionarioen plantilla organikoa eta zerrenda osagarriak, baita Udalaren zerbitzuko lan-kontratudunenak ere, horretarako tramitatutako espedientean biltzen diren bezalaxe.
2. Hasiera batez onestea, 2005erako, Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen plantilla organikoa eta zerrenda osagarriak, horretarako tramitatutako espedientean biltzen diren bezalaxe.
Espedientea jendaurrean egonen da entitate honetako idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onespena emantzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Miranda-Argan, 2005eko abuztuaren 18an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0517797