II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
B U R L A T A
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuendako bi lanpostu huts
@@@ lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko
Udaleko alkateak, 2005eko abuztuaren 12an, ebazpena eman du zerbitzu anitzetako enplegatuendako bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi beharrez. Hona hemen hitzez hitz:
DEIALDIA, BURLATAKO UDALEKO ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUENDAKO BI LANPOSTU HUTS LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO
O i n a r r i a k
1._Xedea.
Aditzera ematen da deialdia egin dela administrari-ofizialendako bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Obra eta Zerbitzuen Departamentuari atxikirik daude eta plantilla organikoan 5.27 eta 5.28 identifikazio zenbakiak dituzte. Hona hemen lanpostuak:
2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.
2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua gero handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.
2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, bai eta lehiaketan bertze lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.
2.3. Aurrekoagatik ere, izangaiek lekualdatze lehiaketetan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, "iraungitzeko" lanpostuak izateagatik bete behar ez badira.
2.4. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.
3._Aplikatu beharreko arauak.
Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauek, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduak, eta deialdiaren oinarriek.
4._Betebeharrak.
4.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:
a) Burlatako Udaleko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.
b) D maila edo taldekoa izatea.
c) Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu baterako izendatua izatea.
4.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren langileek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Lekualdatze lehiaketaz edo kategoriaz igotzeko lehiaketaz esleituriko lanpostu batez jabetzeak berarekin dakar zerbitzu zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.
4.3. Lanpostua gorderik izan gabe nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin-betiko adjudikazioarekin.
Berriz jarduneko zerbitzuan sartu eta administrari-ofizial lanposturen bat behin-behinekoz esleiturik duten funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzera beharturik egonen dira, lanpostua behin betikoz eskuratuko badute.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.
5._Lansariak.
Lekualdatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.
6._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.
a) Deialdian parte hartu nahi dutenek dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute Burlatako Udaleko erregistro orokorrean, Burlatako San Juan plazako 1ean, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabortz egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako.
c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
d) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiri behar bezala kautotuak erantsiko zaizkio eskabideari.
7._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.
7.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, jaun alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.
7.2. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, jaun alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
7.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, jaun alkateak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
7.4. Lehiatzaile bazterturik gertatzen ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.
8._Epaimahaiko kideak.
8.1. Lehiaketa kalifikatzeko epaimahaian hauek izanen dira:
_Mahaiburua: José Muñoz Arias.
Ordezkoa: nor eskuordetzen duen, huraxe.
_Batzordekideak:
1. Burlatako Udaleko Langileen Informazio Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak hautatua.
Ordezkoa: Burlatako Udaleko Langileen Informazio Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak hautatua.
2. Burlatako Udaleko langileriako teknikaria.
Ordezkoa: nor eskuordetzen duen, huraxe.
8.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bortz eguneko epean eratuko da epaimahaia.
8.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.
8.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
9._Merezimenduen kalifikazioa.
9.1. Epaimahaiak eranskinean heldu den baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.
9.2. Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
9.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.
9.4. Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
9.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.
9.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoan, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bortz egun balioduneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.
10._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.
Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Burlatako Udaleko iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, jaun alkateari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.
11._Lanpostu hutsak hautatzea. Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkate jaunak hartarako deituko duen ekitaldian.
Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
12._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.
Lanpostu hutsak esleitu ondoan, jaun alkateak, ebazpen baten bidez, lehiatzaileei egokitu zaizkien lanpostuei dagozkien izendapenak eginen ditu eta horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.
Izendaturiko lehiatzaileek hamar egun naturaleko epea izanen dute, beren izendapena jakinerazten zaienetik, beren lanpostuez jabetzeko, non eta ebazpen horretan deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko data finko bat ezartzen ez duen.
13._Aurkezturiko agiriak.
13.1. Izangaiek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratzen ahal dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bertze hiru hilabeteren buruan.
13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da lehiatzaileak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.
13.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.
14._Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, errekurritutako erabakiak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hikabeteko epean errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan esku duen organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean erabaki hau argitaratu edo errekurtsoa paratzen zaion aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
...... izateko ....... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.
1._Norberaren datuak.
Izen-deiturak:
Jaiotze eguna eta tokia:
N.A.N.:
Helbidea: ............................. P.K.
Etxeko telefonoa: ......................... Laneko telefonoa:
2._Datu administratiboak:
a) Egoera administratiboa:
Zer lanpostutarako izendatu zuten:
Burlatako Udaleko funtzionarioa:
Lan-kontratudun finkoa:
f Jardunean.
f Zerbitzu berezietan.
f Eszedentzia berezian.
f Borondatezko eszedentzian.
f Nahitaezko eszedentzian.
(X batez markatu dagokion kontzeptua).
b) Gaur eguneko destinoa:
Lanpostua:
Jabetza hartzearen eguna:
Departamentua:
Erakunde autonomoa:
c) Zein maila edo taldetakoa den: ...............
3._Sinatzaileak adierazten du eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.
4._Eskabidearekin batera, aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditu.
5._Adierazten du euskaraz maila aski duela frogatzeko proba egin nahi duela:
6._Adierazten du frantsesez, ingelesez edo alemanez maila aski duela frogatzeko proba egin nahi duela:
Horrenbertzez,
Eskatzen du deialdi honetan onar dezatela.
Burlatan, ......(e)ko .............aren ..............(e)an.
(Izenpea)
II. ERANSKINA
Merezimenduak baloratzeko baremoa
A._Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
1) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean egindako zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko.
2) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo antzeko batean egindako zerbitzuak: 0,75 puntu urte bakoitzeko.
3) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean egindako zerbitzuak: 0,25 puntu urte bakoitzeko.
4) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.
2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.
3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.
B._Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza.
1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira.
2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.
2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.
3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.
Oharrak b) atal osorako:
1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.
2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.
Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.
_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.
_Euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 6 puntu, plantilla organikoan aginduzkoa deklaratu ez den lanpostuak eskuratzeko bada.
Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.
Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.
Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bortz zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bortzen bat emanen zaio maila bakoitzari.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2005eko abuztuaren 12an._Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0517624