111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko lehendakariaren 412/2005 Ebazpena

2005eko uztailaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen administrari laguntzailea lanpostua betetzeko izendapen proposamena, epaimahaiak egina, M.ª Pilar Agirre Jauregialtzo izangaiaren alde.

Aipatu izangaiak, deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritako epearen barnean, deialdi horretan eskaturiko agiriak aurkeztu ditu, ezgaitua edo gabetua ez izanaren zinpeko aitorpena egin du, baita aitortu ere Konstituzioari nahiz Nafarroako Foru Araubideari men eginen diela eta karguko eginkizunak zintzo beteko dituela.

Deialdiaren 9.1 oinarriak ezartzen du aurreko izapideak bete ondoren, Mankomunitateko lehendakariak, 412/2005 Ebazpenaren bitartez, 8.1 oinarrian aipatutako izapideak bete dituen izangaia Sakanako Mankomunitateko funtzionario izendatzen du, administrari laguntzaile lanetan aritzeko.

Bestalde, 9.3 oinarriak dio izendatutako izangaiak karguaz jabetu beharko duela hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik aurrera.

Horiek horrela,

Ebatzi dut:

Lehena._M.ª Pilar Agirre Jauregialtzo anderea Sakanako Mankomunitateko funtzionario izendatzea, administrari laguntzailea lanetan aritzeko.

Bigarrena._Interesatuari ebazpen honen berri eman, eta adieraztea bere lanpostuaz jabetu behar duela hilabeteko epean ebazpen hau jasotzen duenetik aurrera.

Hirugarrena._Ebazpen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Lakuntzan, 2005eko abuztuaren 28an._Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0518169