111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEKUNBERRI

Udaleko enplegatuak funtzionario bilakatzea

Lekunberriko Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

"Ikusirik Edurne Arribillaga Zarranz andreak, Udaleko lan-kontratudun finkoak, aurkeztu duen eskaera, eta Udaleko idazkaritzak prestatu txosten teknikoa kontuan izanik, Udalak osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados egonik eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hau erabaki du:

Lehena._Edurne Arribillaga Zarranz langilea Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuko 5. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Bigarrena._Langilea funtzionario bilakatuko da, orain arteko gizarte segurantzako sistema bera izanen du eta lanpostu berari atxikita jarraituko du.

Hirugarrena._Langileari aplikatu beharreko ordainsariak aipatu den Langileen Estatutuan ezarritakoak izanen dira.

Laugarrena._Langilea 2005eko apirilaren 1ean sartuko da egiazki Estatutuan.

Bosgarrena._Erabaki hau interesatuari jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuko 5. artikuluan ezarritakoarekin bat."

E R A N S K I N A

Izen-deiturak: Edurne Arribillaga Zarranz.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Maila: D.

Gradua: 1.

Antzinatasun data: 2004-01-01.

Lekunberrin, 2005eko apirilaren 1ean._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0517716