111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E Z K A R O Z E

Eskumenen eskuordetzea

Ezkarozeko Udalak, 2005eko ekainaren 6an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Bertan diren guztiak bat etorrita, erabaki da Alkatetza eskuordetzea, obren kontratazioaren arloan osoko bilkurari dagozkion eskumen guztietarako.

Gisa horretara, andre alkateak eskumena du kontratuak egiteko diru mugarik gabe, eta osoko bilkurak arlo hauetan dituen ahalmenak hartu ditu: prestakuntza lanak, lizitazioa, adjudikazioa, kontratazioa, obren ordainketa, etab.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 226.3 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Ezkarozen, 2005eko uztailaren 27an._Alkatea, Araceli Eseverri Barber.

Iragarkiaren kodea: L0517685