111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

D O N E Z T E B E

E D I K T U A

Doneztebeko Udalak 2005eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Adieraztea Belén Arregui Alberro andreak aurkeztutako idazkiaren berri dugula. Dedikazio esklusiboa edo partziala izanen duten Udaleko kideen zerrenda hau onestea: inor ez.

Bigarrena._Erabateko dedikazioa edo partziala ez duten Udaleko kideek zenbateko hauek jasoko dituzte organo kolegiatuetara joateagatik:

_Osoko bilkuretara joateagatik: 150 euro (ehun eta berrogeita hamar euro) bakoitzera joateagatik.

_Informazio batzordeen bileretara joateagatik: 60 euro (hirurogei euro) bakoitzera joateagatik.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela-eta.

Hirugarrena._Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira; baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

Laugarrena._Erabaki honek indarra hartuko du eta atzera eragina izanen du, 2005eko uztailaren 1etik hasita.

Bosgarrena._Erabaki honen berri ematea Belén Arregui andreari, Udalaren Kontu Hartzailetzari eta Toki Administrazioko Departamentuari, 17/2004 Foru Legeak zehaztutako ondorioak izan ditzan.

Seigarrena._Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitara ematea.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duzula, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Donezteben, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0517610