111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza planaren aldaketa puntuala

Udal honek, 2005eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garciarena Sagastibelza anaiek bultzatutako hirigintza planaren aldaketa puntuala, 3. poligonoko 161. lursailari dagokiona, orain dagoen eraikinaren ordez beste bat egiteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002, Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2005eko abuztuaren 18an._Alkateordea, Juan José Lazcano Gómez.

Iragarkiaren kodea: L0517816