II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
A R T Z I B A R
Behin betikoz onetsirik herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa
Artzibarko Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, 32. artikuluari dagokiona.
Espediente hori jendaurrean egon da hogeita hamar egun balioduneko epean, 2005eko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 25ean, eta Udal honetako iragarki oholean paratu ondoan; epe horretan inork ez duenez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325.1 artikuluarekin bat, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean eman testuaren arabera. Jarraian aldaketaren behin betiko testua emanen da, aipatutako ordenantzako 32. artikuluan eragiten baitu; hona, testua:
32. artikulua. Herrilurren aprobetxamendua zuzenean adjudikatuko zaie famili unitateko titular diren bizilagunei, ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Artzibarren, 2005eko abuztuaren 9an._Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L0517714