111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Plan partzialeko aldaketa hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko abuztuaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkirozko Plan Partzialeko S-6 sektoreko aldaketa, José Antonio eta Víctor Gómez Navarrete, María Carmen Días Da Silva eta Susana Bieberach Dielman jaun-andreek sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1. a) eta 79.4 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Getze-Galarren, 2005eko abuztuaren 12an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0517628