I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
1666/2005 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Tiebas-Muru Artederretako udal mugapean "Uncona" kareharrizko harrobia handitzeko proiektua, Uncona, S.A.k sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.
Ingurumen Integrazioko Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 3C eranskinean sarturik dago. Espediente hau, beraz, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduraren arabera izapidatuko da.
Horrenbestez, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 1.b) idatz-zatiarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez ditudan eskurantzen arabera,
EBATZI DUT:
1. Hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea Tiebas-Muru Artederretako udal mugapean "Uncona" kareharrizko harrobia handitzeko proiektuak ingurumenean duen eraginaren azterlana, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko. Proiektua Uncona, S.A.k sustatu du.
Espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2; Iruña) eta Tiebas-Muru Artederretako udaletxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatziz aurkez daitezen goian aipaturiko epe horretan.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarririkoari jarraikiz.
3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Tiebas-Muru Artederretako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 10ean._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.
Iragarkiaren kodea: F0517528