I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2005eko abuztuaren 30eko 10:00etan, "Empresarios Farmacéuticos de Navarra" ("EFAN" anagraman) izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak hartzen ditu.
Eraketa aktaren lehenbiziko bi izenpetzaileak hauek dira: María Pilar García Ruiz eta María Dolores Díez de Ulzurrun Bernárdez.
Hori guztia ematen da aditzera, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 30ean._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0518360