I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
666/2005 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 72/2005).
Ikusirik Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboko soldatak 2005ean berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 72/2005).
Gertakariak
1. Departamentu honetan 2005eko uztailaren 5ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2005. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 84/2004).
2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.
Zuzenbideko oinarriak
1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.
2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.
3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.
Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorearen soldatak berrikusteko akordioa erregistratzea (kodea: 3101505), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko uztailaren 28an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.
NAFARROAKO "ELIKAGAIEN BILTEGIZAINAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA
A K T A
Iruñean, 2005eko otsailaren 25eko 9:15ean, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektoreko lan hitzarmen kolektiboaren negoziazio batzordea bildu da, indarra duen hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, indarraldiko hirugarren urteari dagokion soldaten berrikuspenari ekiteko (2005-1-1etik 2005-12-31ra), eranskineko taulen arabera. Ondorengo ordezkari hauek bertaratu dira:
Enpresen ordezkariak
Asociación de Empresarios Almacenistas de Alimentación de Navarra elkartearen izenean:
Javier Arístegui jn., Leonor Redín and. eta Javier Delgado jn.
Langileriaren ordezkariak
UGTren aldetik: Alicia Sanz and.
Langile Komisioen aldetik (CC OO): Juan Antonio Vidal jn.
Ekitaldiari hasiera eman ondoren, aho batez erabaki dute:
1._Hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, soldatak igotzea, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin. Horretarako, % 3,25eko igoera aplikatuko da 2004ko abenduaren 31n indarra zuten soldaten taulen gainean.
2._Erantsitako soldaten taulak osorik onestea.
3._Akta hau eta eranskina Nafarroako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko.
Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.
LANSARIEN TAULAK
2005eko urtarrilaren 1.etik-2005eko abenduaren 31 arte
HILEKO (Eurotan) HILEKO (Eurotan)
OINARRIZKO SOLD. HITZARMEN-PLUSA
_ZUZENDARITZAKO PERTSONALA
Zuzendaria edo kudeatzailea 1.154,43 65,20
Pertsonal burua 1.019,98 57,64
Salmenten burua 1.019,98 57,64
Erosketen burua 1.019,98 57,64
Biltegiko burua 1.019,98 57,64
Sukurtsaleko burua 1.019,98 57,64
_ADMINISTRAZIOKO PERTSONALA
Administrazioburua 1.019,98 57,64
Administrari-ofiziala 902,35 50,97
Administrari laguntzailea 835,12 47,19
_HARATEGIKO EDO ARRANDEGIKO PERTSONALA
Harategiko edo arrandegiko burua 1.019,98 57,64
Harategiko edo arrandegiko 1. mailako ofiziala 902,35 50,97
Harategiko edo arrandegiko 2. mailako ofiziala 851,99 48,14
Harategiko edo arrandegiko laguntzailea 818,42 46,20
_GAINERAKO PERTSONALA
Txandako arduraduna 902,35 50,97
1. mailako gida baimena duen gidaria 952,74 53,81
2. mailako gida baimena duen gidaria 885,56 50,01
Saltzaile bidaiaria 818,42 46,20
eta 35,24 euroko komisio bermatua
Morroi espezializatua 851,99 48,14
Estutxatzaile edo paketatzailea 818,42 46,20
Morroia edo lanbideko laguntzailea 818,42 46,20
_PRESTAKUNTZAKO LANGILERIA
1. urteko prestakuntzaldia 613,28 -
2. urteko prestakuntzaldia 735,94 -
BESTELAKO KONTZEPTU EKONOMIKOAK
(Indarraldia: 2005eko urtarrilaren 1.etik-2005eko abenduaren 31 arte).
7. artikulua San Migel Eguna: 40,84 euro
9. artikulua Izozteko kameren plusa: 1,86 euro
16. artikulua Joan-etorrietako gastuak - dieta: 3,81 euro
Iragarkiaren kodea: F0516998