I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
714/2005 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Ribaforadatik Cortesera doan NA-5200 errepidea egokitu eta sendotzea, 2004ko iraileko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko; tartea: 10+700 k.p.tik 13+800 k.p.ra (Buñuel-Cortes)" obrak esleitzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da abuztuaren 2ko 714/2005 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.
_Esleitzeko modua: irekia/enkantea.
_Esleipenaren zenbatekoa: 571.832 euro.
_Epea: 5 hilabete.
_Esleipen-hartzailea: Construcciones Luciano Elcarte, S.L.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 2an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.
Iragarkiaren kodea: F0517645