I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
1457/2005 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2006an Bideko Ama Birjina Ospitaleko kioskoa kudeatu eta ustiatzeko zerbitzua, lehiaketa publiko bidez, kontratatzeko espedientea baimendu eta irekitzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:
_Kontratuaren xedea: 2006an Bideko Ama Birjina Ospitaleko kioskoa kudeatu eta ustiatzeko zerbitzua.
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Urteko gutxieneko kanona: 8.655 euro.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.
_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea karrikako 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Herri Administrazio Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean, Irunlarrea kaleko 39an, paratuko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egunera.
Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848 428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es helbidean.
Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.
Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoen eredua: Kontratazioa arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina.
Iruñean, 2005eko irailaren 1ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0518490