I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
238/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, María Dolores Goya Indacoechea andrea Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekononomikoaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
AGINDU DUT:
Lehena._María Dolores Goya Indacoechea andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuari atxikitako Kudeaketa Ekononomikoaren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2005eko abuztuaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Bigarrena._Foru agindu hau interesatuari, Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko zuzendariari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari igortzea.
Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 9an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0517850