I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
412/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Tuteratik Ejeara doan NA-125 errepidea egokitu eta sendotzea, 2004ko iraileko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko; 2. tartea: 6+150 k.p.tik 10+450 k.p.ra" obrak esleitzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da abuztuaren 2ko 412/2005 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.
_Esleitzeko modua: irekia/enkantea.
_Esleipenaren zenbatekoa: 962.866 euro.
_Epea: 5 hilabete.
_Esleipen-hartzailea: Construcciones Luciano Elcarte, S.L.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 2an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
Iragarkiaren kodea: F0517647