111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

411/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Tuteratik Ejeara doan NA-125 errepidea egokitu eta sendotzea, 2004ko iraileko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko; 1. tartea: 0+000 k.p.tik 5+600 k.p.ra" obrak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da abuztuaren 2ko 411/2005 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

_Esleitzeko modua: irekia/enkantea.

_Esleipenaren zenbatekoa: 1.033.835,52 euro.

_Epea: 5 hilabete.

_Esleipen-hartzailea: Construcciones Luciano Elcarte, S.L.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 2an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0517646