111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

447/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Fontellasko Udal Plana UE-R-17 unitatean aldatzeko espedientea, Lerarte Inmuebles S.L.k eta Cinshae S.L.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Fontellasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea, foru agindu honetako xedapen zatian azaldutako zehaztapenekin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Fontellasko Udal Plana UE-R-17 unitatean aldatzeko espedientea, Lerarte Inmuebles S.L.k eta Cinshae S.L.k sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua izateko, Udalak testu bategin bat aurkeztu beharko du honako zehaztapen hauekin:

A._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 49. artikuluari jarraikiz, egiturari dagokionez, zehaztapen hauek egin beharko dira:

_Gehieneko aprobetxamendua (unitatean etxebizitzetarako eraikitako m²-ak, eraikitzen ahal diren solairu guztiak, sotoak, solairuarteak eta abar barne), era absolutuan (m² guztiak) edo erlatiboan (m²/m²) ezarria. Aprobetxamendu hori bat etorriko da ondoriozko lurzatien multzo osorako ezartzen den gehineko eraikigarritasunarekin, bai eta erabilera xehekatuen modalitate guztietarako ezarritakoarekin ere (Babes ofizialeko familia bakar bateko etxebizitzarako 1,25 m²/m²-ko lurzati garbia; 0,75 m²/m² lorategi-hiriko etxebizitzarako).

_Babes ofizialeko edozein araubideri lotutako etxebizitzen gehieneko portzentajea finkatu behar da. Atal honetan, bereizi behar dira alde batetik Udal Planeko zehaztapen indarduna, etxebizitzen kopuru osotik 25 etxebizitza babesturako erabili behar direla dioena eta, bestetik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 52. artikuluaren arabera, aldaketak 7 etxebizitzatan sortutako etxebizitza-edukieraren gehikuntzari aplikatzea betetzea.

Fontellasko Udal Planari, osotara 3.315 biztanleko kapazitate demografikoa aurreikusi baitu (Fontellasko Udal Planeko agirien 5. atala; Proposamenaren justifikazioa), eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 74. artikuluari jarraikiz, Udal Planeko etxebizitza "babestua" izendapena babes ofizialeko etxebizitzekin bat etorriko da.

Horiek horrela, aldaketak aurrera eginen du eta Udal Planak UE-R17 unitatean aurreikusitako Babes ofizialeko 25 etxebizitzak kontuan hartuko ditu. Halaber, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 52. artikulua aplikatuko zaio aldaketak 7 etxebizitzatan sortutako etxebizitza-edukieraren gehikuntzari, hau da, 7 etxebizitza berrietatik 4 babestuak izanen dira (2 BOE + 2 babespen publikoaren araubideren bati lotuak, Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko 8/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoari jarraikiz).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen ondorioz, etxebizitzari babes publikoa emateko legeak aldatu dira. Orobat, foru lege horren 52. artikuluaren arabera (Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko 8/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenengoa), 3.000 biztanle baino gutxiagoko Udalek, baldin eta behar bezala justifikatzen badute aurreikuspen horiek gauzatzea egokia ez dela, departamentu honetako kontseilariaren baimena lortzen ahalko dute eginbehar hori murriztu edo ezabatzeko.

Hortaz, proposatutako aldaketa Udal Planeko babes ofizialeko 25 etxebizitzak PTEak izateko, eta 7 etxebizitza berriak etxebizitza libreak izateko, onartzen ahal da, betiere, idazkariak behar bezala egiaztatuta, frogatzen bada gutxienez hilabete batez Udalaren iragarki oholean orori aukera eman zaiola ondokoetako baten baten gaineko interesa agertzeko: UE-R17 unitatean Udal Plan indardunak aurreikusitako babes ofizialeko 25 etxebizitzak, edo, 2 BOE eta 2 PTE, unitate horren aldaketaren ondorioz proposatutako 7 etxebizitza berrietatik aurreikusi behar direnak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 52. artikuluari jarraikiz. Epe horretan interesa agertzeko eskaerarik ez da jaso, edo, bestela, jaso bada, eskatutakoen portzentajera murriztu da.

_"Zabalgunea" sektoreko UE-R17 unitatekoa egiteak ez ditu berez konponduko bideen eta errepide-sarearen arteko loturak. Beraz, etxebizitzak eraiki aurretik edo batera, unitaterako behar diren sarbideak eginen dira.

B._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legearen 49.3 artikuluari jarraikiz, hirigintza antolamendu xehekaturako zehaztapen hauek aurkeztuko dira.

_Zabalguneko sektorearen antolamenduan, berdeguneak leku berean elkartu dira. Haietako batzuk, UE-R17 unitatekoak esate baterako, ezin dira berdegunetzat hartu (85/95 Foru Dekretuaren 24. art.), bai ordea, oinezkoendako pasealekutzat, baldin eta erabilera eta jabari publikoko gune horiek horren arabera kudeatzen badira.

_UE-R17 unitatean, erabilera publikoko espazioetan aparkatzeko 49 plaza egonen dira gutxienez (bana, etxebizitza bakoitzeko), eragiketa honen arabera: ("7.000 m² + 994 m² x 1 plaza/50 m² eraikiak, etxebizitzetarako" = 49 plaza). Sestra gaineko eraikinen arabera, garajetako tokiak kenduta, behar diren plazak lurzati pribatuetan kokatuko dira. Horretarako, dagokion araudia arbitratu behar da, izan ere proposamena ez da nahikoa. Gainera, etxebizitza moten arabera eraikitako m²-ak kontuan hartuta bideratu beharko da.

_Minusbaliotasun organiko edo zirkunstantzial bat jasaten duten pertsonei oro har erabilera publikorako eremu libreen, kaleen, eraikinen, lokalen eta garraiobideen irisgarritasuna eta erabilera bermatzen dieten zehaztapenak, oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko araudiak ezarritako xedapenei jarraikiz, antolamendu xehekatuan jasoko dira, planeamendua gauzatzeko jarduera legeztatzeari begira. Xedapen horien artean ditugu batez besteko ibilbideen zabalera (unitateko oinezkoentzako ibilbideak, 1,5 metrokoak, Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko Erregelamendua onesten duen 154/89 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin bat) eta aparkatzeko tokien erreserba (gutxienez % 6, Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea aldatu zuen 22/2003 Foru Legearen arabera).

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Fontellasko Udalari eta sustatzaileei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 8an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0517456