111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

ERABAKIA, 2005eko abuztuaren 8koa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez artxibatu egin da Udalez gaindiko ondoko Plan Sektoriala Muru Artederretako azpiestazioan aldatzeko espedientea: Muru Artederretako 400/220 kV-ko azpiestazioa eta 400 kv-ko linea, zirkuitu bikoitzekoa, Muru Artederretako eta Castejongo azpiestazioak lotzeko. Sustatzailea Red Eléctrica de España, S.A.

2005eko urtarrilaren 24an, Red Eléctrica de España, S.A.k idazki bat aurkeztu zuen, Udalez gaindiko ondoko Plan Sektoriala (UPS) Muru Artederretako azpiestazioan "egokitzeko" eskariarekin: Muru Artederretako 400/220 kV-ko azpiestazioa eta 400 kv-ko linea, zirkuitu bikoitzekoa, Muru Artederretako eta Castejongo azpiestazioak lotzeko. UPSa Nafarroako Gobernuak onetsi zuen, 2004ko uztailaren 26an.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko martxoaren 14ko bilkuran, Lurraldearen Antolamendu Batzordeak 2005eko otsailaren 15ean egindako txostena ikusi ondoren, erabaki zuen aipatu UPSa aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematea, Muru Artederretako azpiestazioari dagokionez. Zehaztapen bat ezarri zen: Nafarroako Gobernuak, UPSa onesteko, 2004ko uztailaren 26an hartu zuen erabakian ezarritako baldintzak bete beharra. Erabaki hori 2005eko apirilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (49. zk.), eta jendaurrean egon den epean ez zaio alegaziorik egin.

"Red Eléctrica de España, S.A.k" aurkeztutako proposamenaren aurrekari gisa adierazi behar da ezen, Tiebas-Muru Artederretako Udaleko alkateak azaroaren 22an emandako 40/2004 Ebazpenaren bidez, desadostasunezko txostena eman zitzaiola Muru Artederretan 400/220 KV-ko eraldaketa azpiestazioa eraikitzeko lanen lizentziari, ondokoa oinarri hartuta: "udaleko arkitektoak egindako txostenak azaltzen du UPSko ezarpen orokorreko planoaren arabera lurzatiaren okupazioa eta mugak eta proiektatu diren eraikinen kokalekua ez datozela bat Udalak aurkeztu duen proiektukoekin".

Horren inguruan, Gobernuak 2005eko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren azalpen zatiak dio "hain zuzen ere, UPSko planoak eta aurkeztu diren exekuzio proiektukoak alderaturik, bat ez datozela ikusten dela, nahiz eta oinarrizko berdintasuna baduten. Hala, adierazi behar da exekuzio proiektuaren helburua berbera dela, bai eta kokalekua eta orientazioa ere; lurzoruaren okupazioa antzekoa (41.500 m² gutxi gorabehera, UPSren arabera eta 40.830 m², gutxi gorabehera, exekuzio proiektuan); eta okupatu beharreko lurren titularra, katastroan begiratuta, bat bera bietan. "Lurzati berriaren" mugak desberdinak badira ere batean eta bestean, exekuzio proiektuan zehaztutako lurzatiaren ekialdeko mugak instalazioen parte horretan UPSak ezarritako mugek finkatzen duten ingurakarian sartzen dira; gainerako mugetan, aldaketa nabarmen bakarra instalazioen mendebaldean dago, mendebaldeko mugaren parte bat 22 metro aurrerago baitago, AP-15 aldera".

Muru Artederretako Udaleko alkate-udalburuak, otsailaren 16ko 10/2005 Ebazpenaren bidez, adostasun txostena eman zion Muru Artederretan 400/220 KV-ko eraldaketa azpiestazioa (400 eta 220 KV-ko bi parkez osatua) eta 600 MVA-ko 400/200 KV-ko eraldaketa bankua eraikitzeko lanen lizentziari. Egoera berri hori ikusirik, uste da Udalez gaindiko ondoko Plan Sektoriala Muru Artederretako azpiestazioan aldatzeko espedientearen onespenerako tramitatea bukatzeko interesa ahuldu egin dela: Muru Artederretako 400/220 kV-ko azpiestazioa eta 400 kv-ko linea, zirkuitu bikoitzekoa, Muru Artederretako eta Castejongo azpiestazioak lotzeko. Sustatzailea Red Eléctrica de España, S.A. Horrenbestez, bidezkoa da espedientea artxibatzea.

Azkenik, eta aurreko informazioa osatuz, esan behar da Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari txostena eskatu zitzaiola, azpiestazioaren plataformak AP-15aren eraikuntza lerroan zer eragin duen aztertzeko, Gobernuak 2005eko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bigarren atalean xedatutakoari jarraikiz. 2005eko otsailaren 18an, Herri Lan Departamentuko Zainketa Zerbitzuak txostena eman zuen eta, hartan, helburua aipatu ondoren _hau da, azpiestazioaren konfigurazioan aldaketa txiki batzuk egitearen ondorioz, jarduketa azaleraren triangelu txiki bat, zortzi metroko altuerakoa, plataforma ezartzeko beharrezkoak diren ezpondetakoa, eraikuntza lerrotik kanpora gelditzen da_ azaldu zuen "aipatu jarduketa ez dagoela eraikuntzarako ezarritako distantziaren baldintzapean, eta hori, aurkeztutako planoaren arabera, zortasun eremuan dagoela, AP-15eko lur-berdinketaren kanpoaldeko ertzetik 25 metrotara; kasu honetan baimena ematen ahal zaio eskatutako obrari". Txosten horrek _gehitzen du_ ez du obrak egiteko baimenik ematen, eskabidearekin batera proiektu teknikoa aurkeztu behar baita Herri Lan Departamentuan baimena lortzeko.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2005eko ekainaren 29an emandako txostena aintzat harturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Artxibatzea Udalez gaindiko ondoko Plan Sektoriala Muru Artederretako azpiestazioan aldatzeko espedientea: Muru Artederretako 400/220 kV-ko azpiestazioa eta 400 kv-ko linea, zirkuitu bikoitzekoa, Muru Artederretako eta Castejongo azpiestazioak lotzeko. Sustatzailea Red Eléctrica de España, S.A.

2. "Red Eléctrica de España, S.A.ri" adieraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan baimena eskatu beharko dela azpiestazioko obrak egiteko.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentura igortzea.

4. Erabaki hau Tiebas-Muru Artederretako Udalari eta "Red Eléctrica de España, S.A.ri" jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesatuei adieraztea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola eta, aukeran, errekurtso hauetakoren bat jar dezaketela:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Dena den, administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiko errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 8an._Toki Administrazioko kontseilaria, Gobernuko jarduneko idazkaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0517642