I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza
ERABAKIA, 2005eko abuztuaren 8koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Comarca-2 industrialdeko UPSa aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematen diona. Lurzati batzuen erabilera eta bereizketarako gutxieneko lurzatia aldatzeari buruzkoa da, eta Galar Zendeako Udalak sustatu du.
2005eko apirilaren 14an, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan aurkeztu zen Galar Zendeako Udalak 2005eko martxoaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ziurtagiria, zeinen bidez "eskatu baitzitzaien Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.ri eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari Comarca-2 udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko". Hona hemen aldaketaren helburua:
a) Aukera ematea "erabilera anitzeko ekipamendua" eta "lorategi-industria" motako lurzatietan bereizketa egieko gutxieneko azalera 1.000 m²-koa izateko.
b) 1. eta 2. etxesailek dituzten erabilera orokorrak aldatzea, "erabilera anitzeko ekipamendu" izatetik "lorategi-industria" izatera pasatuz; 16., 17. eta 18. lurzatietan ere aldaketa egitea, "lorategi-industriatik" "erabilera anitzeko ekipamendura" pasatuz. Era berean, erabilera onargarrien taula bat ezarri da "erabilera anitzeko ekipamendurako", eta hori "lorategi-industria" motarako onartzen diren erabileren taula bezalakoa da.
Udalak uste du 16., 17. eta 18. lurzatiak egokiagoak direla erabilera anitzeko ekipamendurako, industrialdeko sarreraren ingurunean daudelako. Uste du, halaber, 1. eta 2. etxesailek izaera industrialera joko dutela (2. etxesaila Compañía Logística de Hidrocarburos-en instalazioen distantziaren barrenean dago eta hor, UPSren araudiko 29. artikuluaren arabera, ezin da jendearendako establezimendurik ezarri). Aldaketaren beste alderdiei dagokienez, Udalak dio aurreikusi diren erabilera onargarriak ez datozela bat egungo eskariarekin, eta lurzatien gutxieneko neurria gehiegizkoa dela erabilera horiei begira.
Bestalde, 2005eko ekainaren 16an aurkeztutako idazkian honako hau adierazi zuen Nasuinsak: "igorritako agiriak ikusirik, eta Udalaren ordezkariekin hitz egin ondoren, adostasunezko txostena eman zaio proposatu den aldaketari".
Lehenik eta behin azaldu behar da proposatu diren lurzatietako aldaketa orokorren ondorioz UPSn "erabilera anitzeko ekipamendurako" aurreikusitako lurzorua handitu eginen dela, % 4,02 izatetik % 5,2 izatera pasatuz, eta ez dagoela horretarako eragozpenik.
Dena dela, proposatu den aldaketa lurzati batzuen erabilerak aldatzea baino gehiago da, erabilera horien ponderazio koefizienteak desberdinak baitira (2,5 "lorategi-industriarako" eta 2 "erabilera anitzeko ekipamendurako"); horregatik, hirigintzako parametro batzuk doitu behar dira, aldaketarik izan ez dadin lurzati bakoitzari esleitutako aprobetxamenduan, UPSko eredu aprobetxamenduan, ez eta Udalari lagatutako % 10aren aprobetxamenduan ere, 1.1, 1.2, 16. eta 17. lurzatietan -aldaketak ukitzen dituenetan hain zuzen ere-eta 12.2 lurzatian, guztira 42.901,10 aprobetxamendu unitate, UPSren aprobetxamendu osoaren % 10a egiten duten 42.597,68 unitateen aldean.
Hala, aldaketaren xede diren lurzatietako bakoitzaren aprobetxamenduari eustetik abiatuta, horri lotutako hirigintza aprobetxamenduak aldatu eginen lirateke taula honetan azaltzen den moduan:
_Lurzatia: P-16. Azalera: 6.842. Erabilera berria: erabilera anitzekoa. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 7.087,50. Ponderazio koefizientea: 2. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 3.543,75. Okupazio berria plantan, m²-tan: 1.181,25.
_Lurzatia: P-17. Azalera: 12.088. Erabilera berria: erabilera anitzekoa. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 18.375. Ponderazio koefizientea: 2. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 9.187,50. Okupazio berria plantan, m²-tan: 3.062,50.
_Lurzatia: P-18. Azalera: 7.725. Erabilera berria: erabilera anitzekoa. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 9.187,50. Ponderazio koefizientea: 2. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 4.593,75. Okupazio berria plantan, m²-tan: 1.531,25.
_Lurzatia: P-1.1. Azalera: 3.582. Erabilera berria: Lorategi-industria. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 4.758. Ponderazio koefizientea: 2,5. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 1.903,20. Okupazio berria plantan, m²-tan: 634,40.
_Lurzatia: P-1.2. Azalera: 3.275. Erabilera berria: Lorategi-industria. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 4.272. Ponderazio koefizientea: 2,5. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 1.708,80. Okupazio berria plantan, m²-tan: 569,60.
_Lurzatia: P-2.1. Azalera: 3.367. Erabilera berria: Lorategi-industria. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 4.518. Ponderazio koefizientea: 2,5. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 1.807,20. Okupazio berria plantan, m²-tan: 602,40.
_Lurzatia: P-2.2. Azalera: 4.878. Erabilera berria: Lorategi-industria. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 6.552. Ponderazio koefizientea: 2,5. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 2.620,80. Okupazio berria plantan, m²-tan: 873,60.
_Lurzatia: P-2.3. Azalera: 1.653. Erabilera berria: Lorategi-industria. Mantendu beharreko hirigintza aprobetxamendua: 2.220. Ponderazio koefizientea: 2,5. Eraikigarritasun berria, m²-ak guztira: 888. Okupazio berria plantan, m²-tan: 296. (Bi erabileretan hiru oin izanen dira sestraren gainean).
Datu horiek osatu egin beharko lirateke "erabilera anitzeko ekipamendua" izeneko erabilera berria duten lurzatien kasuan (16., 17. eta 18. lurzatiak), ondoko lurzoruei dagozkien azalerekin: "aparkaleku izateko erabilera publikoko lurzoru pribatua" eta "berdegune izateko erabilera publikoko lurzoru pribatua". "Lorategi-industria" izeneko erabilera berria duten lurzatietan (1.1, 1.2., 2.1., 2.2. eta 2.3. lurzatiak), eta UPSk erabilera horretarako eman dituen zehaztapenei jarraikiz, "aparkaleku izateko erabilera publikoko lurzoru pribaturik" ez litzateke izanen, eta "berdegune izateko erabilera publikoko lurzoru pribatua", berriz, lurzatiaren azalerari bertako oinaren gehieneko okupazio azalera kenduz ateratzen dena izanen litzateke.
Azkenik, eraikuntzako beste baldintza batzuk zehaztu behar dira, hala nola "eraikuntzaren muga-lerroa" edo, hala denean, "nahitaezko lerrokadura", aldaketa honen xede diren lurzatien aurrez aurre dauden bideei dagokienez. Beste baldintza batzuk xehetasun azterlanetan zehazteko uzten ahal dira.
"Erabilera anitzeko ekipamendurako" erabilera onargarrien taulari buruz esan behar da onartzeko modukotzat jotzen dela.
Azkenik, "erabilera anitzeko ekipamendurako" eta "lorategi-industriarako" sailetan bereizketa egiteko gutxieneko lurzatia 1.000 m²-koa izatea proposatu da, eta horri buruz adierazi behar da aukera hori ezarrita dagoela dagoeneko UPSren araudi indardunean "erabilera anitzeko etxesailentzat" (17. artikulua, Partzelazioa, UPSren aldaketarako agirian). Aukera hori "lorategi-industriarako" lurzatietan aplikatu ahal izateari dagokionez, uste da hori ez dagoela hasiera batean justifikatuta: "lorategi-industria" kontzeptuak berak -eraikinak direla-eta lurzatiko okupazioa baxua da-lurzatiek tamaina egoki bat izatea eskatzen duela dirudi; erabilera horretarako gutxieneko lurzatia, UPSren araudiak dioenez, 2.000 m²-koa da, P -2.3. lurzatian izan ezik, 1.653 m²-rekin "lorategi-industriarako" helburua izanen bailuke proposatutako aldaketaren arabera.
Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2005eko ekainaren 29an emandako txostena aintzat harturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Comarca-2 industrialdeko UPSa aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematea. Lurzati batzuen erabilera eta bereizketarako gutxieneko lurzatia aldatzeari buruzkoa da, eta Galar Zendeako Udalak sustatu du
2. Galar Zendeako Udalak, espedientearen behin betiko onespenaren aurretik, erabaki honen azalpen zatian aldaketari buruz adierazi den guztia modu grafiko eta idatzian bilduko duen agiri bat aurkeztu beharko du.
3. Espedientea jendaurrean jartzea eta instalazioen eraginpeko eremuko udalari entzunaldia ematea. Bi urrats horiek batera eginen dira eta hilabete iraunen dute gutxienez.
Horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, 2. oina, Iruña) eta epe horretan zilegi izanen da egokiak diren alegazioak aurkeztea, idatziz.
4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Galar Zendeako Udalari eta Nafarroako Industria Lurzorua S.A.ri (Nasuinsa) jakinaraztea, behar diren ondoriak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 8an._Toki Administrazioko kontseilaria, Gobernuko jarduneko idazkaria, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F0517636