111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1361/2005 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko sendagile espezialista izateko 64 lanpostu huts eta OOLTko pediatra izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiari beste lanpostu bat gehitzen diona. Ebazpen hori apirilaren 11ko 693/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2005eko maiatzaren 2ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

Deialdi horretako 1. oinarriko 3. idatz-zatiaren arabera, haren xede diren lanpostuei gerora beste batzuk gehitzen ahalko zaizkie, hain zuzen ere, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda puntuazioaren araberako hurrenkeran prestatu eta deialdia egin duen organoari aurkezten dion egunean hutsik dauden lanpostuak. Kontuan harturik Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuaren Kirurgiako barrutiko sendagile espezialistendako lanpostu bat hutsik dagoela Nafarroako Ospitalean, hain zuzen plantillako 68232 zenbakia duena, eta orain handitzen den deialdia onetsi aurretik, lanpostu hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2002. urterako lan eskaintza publiko partzialean eskaini zela (otsailaren 11ko 41/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu lan eskaintza publikoa), azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da deialdiari lanpostu hori gehitzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko sendagile espezialista izateko 64 lanpostu huts eta OOLTko pediatra izateko 9 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiari beste lanpostu bat gehitzea. Deialdi hori apirilaren 11ko 693/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2005eko maiatzaren 2ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

2. Deialdian sartzen den lanpostua Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuaren Kirurgiako barrutiko sendagile espezialistendako lanpostu huts bat da, Nafarroako Ospitalean aritzeko, eta plantillan 68232 zenbakia du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 4an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0517466