111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1015/2005 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko emagin izateko 10 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 20ko 939/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan emagin izateko 10 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko ekainaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 71. zenbakian.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan emagin izateko 10 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen lekualdatzea:

Onartuak:

ACHOTEGI AZPITARTE, MAITE

ORTIZ DE LANDAZURI INCHAURRONDO, BLANCA

Baztertuak: inor ez.

_Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea:

Onartuak:

GARCIA GALDON, FELICIANA CLARA

ZUBIRI RAMIREZ, MARIA CRISTINA

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Teresa Blasco Altuna andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Susana Arnedo Arriarán andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko burua.

Mahaikidea: Paula Arrarás Paños andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: María José Cárcamo Casimiro andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Javier Del Cura Temido jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Kudeaketarako Ataleko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 10ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0517725