I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
1011/2005 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun publikoko goi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 6ko 859/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoko goi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 64. zenbakian.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan osasun publikoko goi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:
_Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lekualdatzea:
Onartuak: inor ez.
Baztertuak:
GARCIA LOPEZ, VEGA (1)
MORENO SUESKUN, IÑAKI (1)
Baztertzeko arrazoiak:
(1) Estamentu eta espezialitate bereko izendapenik ez izatea.
2. Lehiatzaileek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Pablo Aldaz Herce jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko zuzendaria.
Ordezko mahaiburua: María José Pérez Jarauta andrea, Osasun Publikoaren Institutuko Populazioan Esku Hartzeko eta Osasuna Sustatzeko Ataleko burua.
Mahaikidea: Ana Puras Gil andrea, langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: Yerani Ruiz de Azua Ciria andrea, langileen ordezkariek izendatua.
Mahaikide idazkaria: Angel Gallego Martínez jauna, Osasun Publikoaren Institutuko Administrazio eta Langileri Ataleko burua.
Ordezko mahaikide idazkaria: Angel Goñi Otermin jauna, Osasun Publikoaren Institutuko Kontabilitate Unitateko burua.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 10ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0517669