111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2005eko uztailaren 27koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedraren Patronatuan Gobernuak izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateak sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren laugarren klausulako lehenbiziko puntuan xedatutakoari jarraikiz (Hezkuntza kontseilariaren urtarrilaren 27ko 9/2005 Foru Aginduaren bidez onetsia).

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariaren urtarrilaren 27ko 9/2005 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitateak Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedra sortzeko Lankidetza Hitzarmena onetsi zen. Horren ondorioz, 2005eko otsailaren 2an, aipatu lankidetza hitzarmena sinatu zen. Hartan, bi parteek Nafarroako ondare monumental eta artistikoaren interesa goraipatu zuten, aditzera eman zuten nolako garrantzia duen Nafarroako iragan historikoaren barrenean, eta konpromisoa hartu zuten Nafarroan zein Nafarroatik kanpo ondare horren zabalkuntza lana bultzatzeko.

Hitzarmenaren barrenean, laugarren klausulan ezarri zenez, hots, katedraren zuzendaritzari eta funtzionamenduari buruzko klausulan, katedra patronatuaren bitartez gobernatuko dela ezarri zen. Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitateak, nork bere ordezkariak izendatu ditu patronatu horretarako, erabakiaren 1. puntuan ezarri zenari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedraren Patronatuan izanen dituen ordezkariak izendatzea. Honako hauek dira ordezkariak:

_Luis Campoy Zueco jaun txit argia, Hezkuntza kontseilaria.

_Juan Ramón Corpas Mauleón jaun txit argia, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria.

_Pedro Pegenaute Garde jaun txit prestua, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_José Remigio Múgica Navarro jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Honako erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitateak Patronatuan dituen ordezkariei, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Unibertsitateko Hedapen Atalari eta Administrazio Orokorreko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 27an._Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0516853