111. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2056/2005 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko Arlo Ekonomikoko teknikari izateko 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia ebatzita, lanpostuetarako izendapena egin eta postuak esleitzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 24ko 2056/2005 Ebazpenaren bidez, ondoko hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatu ditu Administrazio Publikoko Arlo Ekonomikoko teknikari lanpostua betetzeko: Jasone Muruzábal Fernández andrea, igoera txandakoa, eta María Minerva Ullate Fabo andrea, Nuria Esteban Moriones andrea eta Raquel Lavín Aramburu andrea, txanda irekikoak. Lanpostu huts hauek esleitu zaizkie:

Jasone Muruzábal Fernández andreari, 6740 zenbakiko lanpostua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia, destinoa Iruñean.

María Minerva Ullate Fabo andreari, 6747 zenbakiko lanpostua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia, destinoa Iruñean.

Nuria Esteban Moriones andreari, 6743 zenbakiko lanpostua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia, destinoa Iruñean.

Raquel Lavín Aramburu andreari, 6750 zenbakiko lanpostua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia, destinoa Iruñean.

Deialdia 2004ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 24an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0518223