110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

727/2005 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-6631 errepidean Funesko Saihesbidea egitea" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "NA-6631 errepidean Funesko Saihesbidea egitea" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "NA-6631 errepidean Funesko Saihesbidea egitea" izeneko proiektua prestatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 40.000,00 euro.

_Egiteko epea: 6 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko urriaren 10a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2005eko urriaren 24an, 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Oinarri teknikoen eta klausula administratibo partikularren agiriak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 11n._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "NA-6631 errepidean Funesko Saihesbidea egitea" izeneko proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren oinarri teknikoen pleguaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) .................. euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0518253