110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

417/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Aintzioara doan errepideko ezponda harritsuak egonkortu eta neurri zuzentzaileak hartzea" izeneko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Aintzioara doan errepideko ezponda harritsuak egonkortu eta neurri zuzentzaileak hartzea" izeneko proiektuko obrak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Aintzioara doan errepideko ezponda harritsuak egonkortu eta neurri zuzentzaileak hartzea" izeneko proiektuko obrak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 103.822,88 euro.

_Egiteko epea: 2 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko urriaren 10a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2005eko urriaren 24ko 12:00etan.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren agiriak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 2an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ....................... J/A-k, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "Aintzioara doan errepideko ezponda harritsuak egonkortu eta neurri zuzentzaileak hartzea" izeneko proiektuko obrak prozedura irekiaren eta enkantearen bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta lizitaziooa arautzen duten klausula administratibo eta partikularren agiriaren berri izanik, hitz ematen du obra horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .................... (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0518252