II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
B E R R I O B E I T I
Birzatitu beharrik ezaren deklarazioa
Berriobeitiko Udalak, 2005eko abuztuaren 2an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:
1._Birzatitu beharrik eza deklaratzea, Berriobeitiko Udal Planeko BPI-8 sektoreko "Sarrió eremua" delako industrialdeari dagokionez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 149.3 artikuluan eta Hirigintzako Kudeaketaren gaineko Erregelamenduaren 188.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, Sarrió industrialdearen Barne Berrikuntzarako Plan Berezian aurreikusitako lagapenak formalizatu beharrez.
2._Birzatitu beharrik ezaren deklarazioa jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76 eta 151. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie Berriobetiko Kontzejuko buruari eta jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei, Berriobeitiko BPI-8 sektorearen esparruan sartuta daudenei.
Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.
3._Alegaziorik ez bada, nahitaez laga beharreko lur gutztien eskubideak bertzerik gabe lagako zaizkio udalerriari, batere kargarik gabe, lurraren ondarean sar daitezen edo lotetsi daitezen Udal Planak aurreikusten dituen erabileren ariora.
Berriobeitin, 2005eko abuztuaren 23an._Alkate udalburua, José María Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0518030