II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U N B E R R I
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Irunberriko Udalak, 2005eko abuztuaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea A.P.A.-3 unitatearen xehetasun azterlana, 570. lurzatia baita, Mariano Sanzek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Irunberrin, 2005eko abuztuaren 18an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.
Iragarkiaren kodea: L0518022