110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I E R R I

Bearin-Deierriko UE6 unitatearen urbanizazioa hasiera batean onetsirik

Udalbatzako alkateordeak ebazpena eman du, 2005eko abuztuaren 24an. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Bearingo UE6 unitatea urbanizatzeko proiektua, 2005eko urtarrilaren 27an ikus-onetsia, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak sinatua eta José Miguel Lizarraga El Bustok sustatua.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta Nafarroan egiten diren egunkarietako iragarkien bidez, eta, halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraztea, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Deierrin, 2005eko abuztuaren 24an._Alkateordea, Raúl Lezáun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L0518018