110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I E R R I

Bearin-Deierriko UE6 unitatearen borondatezko birzatiketa hasiera batean onetsirik

Udalbatzako alkateordeak ebazpena eman du, 2005eko abuztuaren 23an. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Bearin-Deierriko UE6 unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, Jose Miguel Lizarraga Bustok aurkeztua.

Bigarrena._Jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan, eta horren berri ematea bai Bearin-Deierriko Kontzejuari, baita ukitutako jabeei ere.

Hirugarrrena._Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsita dagoela ulertuko da.

Laugarrena._Birzatiketa hori Jabetza Erregistroan inskriba dadila agintzea.

Deierrin, 2005eko abuztuaren 24an._Alkateordea, Raúl Lezáun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L0518017